Laneko Segurtasuna
- Erakundean prebentzioa sustatu eta bere antolakuntzan parte hartu.
- Adostutako Laneko Segurtasun eta Higieneko politika sustatu, laneko istripuen prebentzio eta gaixotasun profesionalen programak garatuz eta enpresak ezarritako laneko baldintzak hobetuz.
- Bete beharreko lege eta araudiei buruz aholkatu.
- Onartutako laneko arriskuen prebentzioen programa eta aplikatu beharreko araudien eta kodeen betetze eraginkorra ikuskatu.
- Laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak ekiditzeko, laneko arauen, produktu kimiko arriskutusen fitxa teknikoen, eta orokorrean, beharrezkoa denean, Erakundeko barne Araubide baten elaborazioan parte hartu eta sustatu.
- Erakundeko maila guztietarako laneko arriskuei buruzko informazio eta formakuntza programak diseinatu eta garatu.
- Laneko istripuen ikerketak egin, zergatiak zehazteko eta egokiak diren ekintza zuzentzaileak hartzeko, berriro gertatu ez dadin.
- Laneko arrisku zehatzak kontutan edukiz, banakako babes ekipamenduen ezarpena eta banaketa eta hautaketa mekanismo egokiak ezarri.
- Laneko Segurtasuneko Batzordeetan parte hartu kide aktibo bezala, langileen eta enpresaren ordezkariei aholkularitza eta elkarlana emanez.
- Prebentzio zerbitzuekin elkarlanean aritu.