Gure zerbitzuak

Hiri hondakinen bilketa

Hondakin hauen bilketa eskualdeko etxebizitza guztiei, komertzioei, ostalaritzako establezimenduei eta bulegoei zuzenduta dago. Industrietan sortutako hondakinak ere, hiriguneekin parekatu ahal direnak (bulego garbiketa, jantokiak eta abar), biltzen dira.

Gaikako bilketak:

  • Papera eta kartoia

Kalean dauden edukiontzi urdinei esker, etxean eta komertzioetan sortutako kartoizko ontziak, papera, egunkariak eta abar berreskuratu ahal dira.

  • Ontzi arinak

Edukiontzi horiaren bidez, ontzien bilketa selektiboa egiten da. Helburua etxeko ontzi arinak berreskuratzea da, hau da, plastikozko, metalezko eta brik motako ontziak.

  • Beira

Gaiaren araberako bilketa hau etxean eta ostalaritzako establezimenduetan sortutako beirazko ontziak berreskuratzeko da. Berreskuratzen den beira planta batera eramaten da, sailkatzeko eta gerora ontzi berriak egiteko.  

  • Pilak

Edukiontzi gorrietan jasotzen diren pilak Recypilas, S.A. enpresara bidaltzen dira. Han, txikitu eta modu kontrolatuan destilatzen dira. Horrela, haien osagairik gehienak berreskuratzen eta birziklatzen dira (zinka, kadmio, altzairua, merkurioa, beruna, zilarra…).

  • Etxeko olioa

Edukiontzi laranja hauek etxeko olioa berreskuratzeko soilik erabiliko dira.

  • Arropa zaharra

Edukiontzi zuri honetan jasotzen diren arropak eta gainerako gauzak planta batera bidaltzen dira. Han, berriro erabili ahal direnak aukeratzen dira, eskatzen dituztenei bidaltzeko. Adibidez: Cáritas, parrokiak, GKEak. Gainerakoak birziklatuko dira.

  • Biohondakinak

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak biohondakinak biltzeko sistema berri bat ezarri du, kalean: edukiontzi berriak (marroiak). Hondakinak Konpostaje Instalaziora eraman eta konpost bihurtuko dituzte. Lurra ondu egiten du konpostak, substratu naturala izaki, eta obra zibilean, lorezaintzan, nekazaritzan eta beste zenbait jardueratan erabiltzen da.

Traste zaharren bilketa

Zerbitzu hau etxeko traste handiak jasotzeko da.

Industrialdeetako bilketa

Zera jasotzen da:

  • Hiri-hondakinak edo hondakin bateragarriak

Beren izaera edo osaeragatik hiri hondakinekin parekatu ahal diren hondakinak soilik biltzen dira.

  • Papera eta kartoia

Birziklatuz berreskuratu daitekeen administrazio-bulegotako papera eta kartoizko bilgarriak bilduko dira.

  • Egurra

Berrerabiliz, birziklatuz edo balorizazio energetiko bidez berreskuratu daitezkeen paletak eta egurrezko bilgarriak eta pusketak bilduko dira.

  • Biohondakinak

Ostalaritza-establezimenduetan, enpresa-jantokietan, elikagaiak manipulatzeko enpresetan eta, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea barne hartzen duen lurraldeko industrialdean edo beste edozein lekutan kokatuta egonik, hondakin organikoak sortzen dituzten establezimenduetan sortutako hondakin organikoen bilketa.

Garbiguneak

Garbigunea etxeko hondakinak eta asimilagarriak gaika biltzeko zentroa da, herritarren esku DOAN jartzen dena, bertan birziklatzeko, berrerabiltzeko edo balioztatzeko moduko materialak utz ditzaten.

Leku hauetan kokatzen dira:

  • Ermua-Mallabian: Urtia poligonoa, z/g
  • Eibarren: Gorosta balle 21-A (Azitaingo Poligonoan)
  • Elgoibarren: Arriaga Poligonoan
  • Mutrikun: Transferentzia plantan, Debako errepidean bi kilometrotara dagoena (Laranga auzoa, z/g)

Kale garbiketa

Zerbitzu hau emateko egiten diren lanak operazio mota hauetan sailka ditzakegu:

  • Espaloiak eskuz ekortzea.
  • Espaloiak mekanikoki ekortzea.
  • Galtzadak urez garbitzea.
  • Galtzadak makinaz urez garbitzea.
  • Eskuz urez garbitzea.
  • Kamioi xurgatzailea.
  • Aire zorrotadaren bidezko ekorketa.
  • Espaloi-garbitzailea.
  • Azoka ibiltarien garbiketa.
  • Garbiketa bereziak, jaien, azoken eta oro har jendaurreko ekitaldien ondorioz.
  • Ur beroa duen makinarekin egiten diren garbiketak "desugertzeko makina".

Animalien bilketa

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak, etxe-animalien, kalean utzitako txakur eta katuen bilketa zerbitzua eskaintzen du.

Urruzunoko hondakin geldoen itxitako zabortegiaren kudeaketa

Puntu morea