1087kg kafe kapsula jaso dira udan edukiontzi berrietan
Uztailean eta abuztuan 1087kg kafe kapsula jaso dira guztira eskualdean, Mankomunitateak ekainean instalatu zituen edukiontzi berrietan.
Ekainean jarri ziren erabilgarri Debabarrenako Mankomunitateak eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berriak, Eusko Jaularitzaren laguntzari esker. Ordutik, uztailean eta abuztuan 1087kg kafe kapsula jaso dira edukiontzietan.
Uztailean guztira 627kg kafe kapsula jaso ziren eta, abuztuan, berriz, 460kg.
2021eko martxotik jasotzen dira kafe kapsulak banatuta
2021eko martxoan ahalbidetu zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, eta ordutik minigarbiguneetan soilik jaso ahal izan dira orain arte. 2022an 5.325kg kapsula jaso zirela ikusirik eta herritarrei kapsulen birziklapena errazteko, Mankomunitateak eskualdean 45 edukiontzi berri jartzea erabaki zuen, soilik kafe kapsulak jasotzeko. Era berean, minigarbiguneetan kafe kapsulak jasotzeko zerbitzua ere mantentzen da.