59 edukiontzi puntutan egin ditu inspekzioak Mankomunitateak, kanpoan uzten diren hondakinen jarraipena egiteko

2022ko uztailaren 22a

Mankomunitateak aditzera eman zuenetik edukiontzien kanpoan hondakinak uzten dituztenekin neurriak hartzen hasiko zela, atestatu bat egin dute udaltzaingoek.

Edukiontzi inguruetako puntu batzuetan pilatzen diren hondakinengatik herritarrek azaldutako kezkari erantzunez, Mankomunitateak inspekzioak areagotu ditu otsailetik hona, eta neurriak hartzen hasi da edukiontzien kanpoan hondakinak uzten dituztenekin. Izan ere, edukiontzien kanpoan dauden hondakinek ingurua zikintzen dute eta herriko zenbait kaleetan ibiltzea esperientzia desatsegin bihurtzen dute.

 

Inspekzioak, batez ere, Ermuan eta Eibarren egin dira, batez ere udalerri hauetan hauteman baita hondakinak edukiontzien kanpoan uzten direnaren arazoa.

 

Kartoi kaxa komertzialak, batez ere

 

59 edukiontzi puntuetan egin du jarraipena Mankomunitateak, eta hainbat hondakin aurkitu dituzte kokaleku horietako 28 edukiontzien kanpoan.

 

Kasu gehienetan kartoi komertzialak aurkitu dituzte, ordutegiz kanpo utzi direnak edukiontzien kanpoaldean. Poltsa beltz handiak ere maiztasunez agertu dira inspekzioetan eta baita egurrezko kaxak ere. Gogoratu kartoi komertzialak edukiontzietara ateratzeko ordutegia honakoa dela: 13:00etatik aurrera Ermuan eta Eibarren.

 

Mankomunitateak edukiontzi puntu hauen inguruko establezimenduak bisitatu ditu arduradunak aurkitzeko eta jokabide okerraz informatzeko. Izan ere, edukiontzien kanpoan uzten diren hondakinak errefusa gisa jasotzen dira zuzenean.

 

 

 

 

Lau zigor espediente eta atestatu bat, orain arte

 

Mankomunitatearen hondakin bilketaren ordenantzan oinarrituta, herritarren kezkei eta kexei erantzunez, eta udaltzaingoek egindako atestatuei jarraiki, lau zigor espediente ireki dira 2021eko urritik 2022ko otsailera. Mankomunitateak aditzera eman zuenetik jokabide oker hauen aurrean neurriak hartzen hasiko zela, atestatu bat egin dute udaltzaingoek.


Puntu morea