Azaroaren 24tik aurrera
2017ko azaroaren 23a
Azaroaren 22tik aurrera, Eibarreko Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak hondakinen bilketa sistema berria jarriko du martxan, birziklapen tasak gaikako bilketan %60-a gainditzeko helburuarekin.
Azaroaren 22tik aurrera, Eibarreko Udalak eta Debabarrenako Mankomunitateak hondakinen bilketa sistema berria jarriko du martxan, birziklapen tasak gaikako bilketan %60-a gainditzeko helburuarekin. Horretarako, dagoeneko zuen esku dagoen txartel bidez irekitzen den edukiontzi marroiaz gain, Debabarrenak txartel bidez irekiko den edukiontzi grisa ere edukiko du, errefusa (birziklatzen ez den frakzioa) biltzeko. Edukiontzi hau, Mankomunitateko txartelarekin bakarrik zabaldu ahalko da.