Birziklapenak gora egin du Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko udalerrietan alarma-egoeran

2020ko maiatzaren 5a

Guztira 2.338.316,00 kg hondakin batu dira martxoan, biztanleko 32,13 kg. Birziklapen tasa %49,63koa izan da. Martxoa otsailarekin alderatuta, organikoaren bilketa %13,86 igo da, plastikoa %18,7, beira-bilketa % 42,56 eta papera %8,28. Errefusa %50,37.

Hiri-hondakinen bilketa hazi egin da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko 8 udalerrietan martxoan, otsaileko datuekin alderatuta. Gehitu behar da, gainera, Estatu Alarma ezarri zenetik edukiontzien txipak ez-gaitu eta zabalik egon direla, herritarren segurtasuna bermatzeko.

“Txipak ezgaituta edukitzearen neurria abian egonda ere, birziklapen datuek gora egin dute. Herritarren erantzuna txalotzekoa ari da izaten – adierazi du Iosu Arraiz Mankomunitateko presidenteak-. Hala ere birziklapen mailan gorantza egiteko marjina badugu eta horretan ezarriko ditugu gure esfortzuak behin Covid19-ak eragindako egoera gainditzean. Hondakina gutxitu, ahal den neurrian, eta sortzen duguna ahalik eta gehien birziklatu; hori herritarrekin bat lortuko dugu, lankidetzan eta kolaborazioa oinarri”.

Guztira 2.338.316,00 kg hondakin batu dira martxoan, biztanleko 32,13 kg. Birziklapen tasa %49,63koa izan da. Martxoa otsailarekin alderatuta, organikoaren bilketa bereizia %13,86 igo da, 441.744,78 kg; 6,07 kg biztanleko. Otsailean 387.985, 5,33 kg/bizt. Gainerako bilketetan, nabarmentzekoa da plastikoa %18,7 hazi dela (otsailean 127.920 kg izatetik, 1,76 kg/bizt., martxoan 151.840 kg izatera pasa da, 2,09 kg/bizt.) eta beira-bilketa % 42,56 igo dela (127.920 kilotik, biztanleko 1,76, 182.362 kg-tara, biztanleko 2,51 kg). Aipatzekoa ere edukiontzietako paper-bilketaren gorakada %8,28 igo dela (231.522 kilotatik, 3,18 kg/bizt., 250.695 kg-tara, 3,44 kg/bizt.). Errefusa %50,37koa izan da.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea hondakinen gaikako bilketa bermatzen ari da, ondoren birziklatzeko, eta une oro lehentasuna eman dio langileen segurtasunari, eta erabat automatizatuta eta bereizita kudeatzen dute berrogeialdian dagoen kideren bat duten etxeetatik datorren zaborra.

Era berean, edukiontzi urdinetan (papera/kartoia) nahiz edukiontzi grisean (gainerakoak) utzitako hondakinek beheranzko joera dutela sumatu da apirileko lehen datuetan, nahiz eta oraindik hilabetea itxitzeke egon. Bi beherakada horiek jarduera ekonomikoaren geldialdiari erantzungo liokete, batez ere ostalaritzan eta gainerako merkataritzan.

“Inoiz baino agerikoagoa da hondakin bilketa zerbitzuaren garrantzia” azpimarratu du Arraizek. “Ezinbesteko zerbitzua da, eta langileek erakutsi duten konpromezua eskertzekoa; lehen mailan, herritarrak etxean konfinatuta dauden unean, guztioi bizitza errazagoa egin eta osasuna bermatzeko lanean dihardute”.


Puntu morea