Birziklatze kitak emateko Ermuan ezarritako bulegoa 18ra arte egongo da zabalik

2018ko maiatzaren 16a

Gaitutako informazio-bulegoa maiatzaren 18ra arte egongo da zabalik. Materia organikoa eta errefusa biltzeko edukiontzi-sistema berria erabiltzeko birziklatze kit bat behar da, eta Debabarreneko Mankomunitateak Ermuko herritarrei emango die Erdiko Kaleko 5ean (Lucre etxea) gaitutako bulegoan.

Ontzi batek, materia organikorako poltsa sorta batek eta bi edukiontziak (marroia organikorako, eta grisa errefuserako) irekitzeko aukera ematen duen txartel batek osatzen dute birziklatze-kita. Gaur arte 1.500 herritar baino gehiago hurbildu dira Erdiko Kaleko 5eko (Lucre etxea) informazio-bulegora.

Maiatzaren 21etik aurrera, birziklatzeko kita jaso ez duten herritarrek Abiapuntu herritarren arretarako bulegora bertaratu beharko dute, 8:00etatik 15:00etara bitarte.

Orain arte edukiontzi marroia erabili eta etxean txartela jaso ez duten herritarrek bulegotik igaro behar dute bi edukiontziak irekitzeko aukera ematen duen txartela lortzeko.

Ermuko herritar guztiei gogora ekarri behar diegu ekainaren 5etik aurrera errefus-edukiontziak itxi egingo direla, eta beraz txartela ezinbestekoa izango dela edukiontziak erabili ahal izateko.

Puntu morea