Birziklatzean aurrera egiten jarraitzeko eta errefusa gutxitzeko gida bat

2018ko ekainaren 11a

Kontsumo jasangarriaren gidaren helburu nagusia Debabarrena eskualdeko pertsonei kontsumo eta erosketa jasangarriagoak errazten dituzten jarraibideak, praktika egokiak eta tresnak ezartzen laguntzea da. Kontsumo-arloko jardunbide egokiak intzidentzia handia du sortutako hondakin-ehunekoetan eta, horrenbestez, birziklatze-ehunekoetan. Gainera, lagungarria da mugatuak diren eta kontsumorako baliagarriak izan daitezkeen baliabideak alferrik ez xahutzeko.

Kontsumo arduratsuagoa sustatze aldera, kontsumo jasangarriko gida baten 34.000 ale baino gehiago banatu ditu Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak mankomunitatea osatzen duten 8 udalerrietan, bertan bizi diren 73.000tik gora biztanleengana iristeko. Herritarrak sentsibilizatu nahi ditu gidak hiri-hondakinen sortzea minimizatzearen garrantziari buruz. Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek azpimarratu duenez, “herritarren kontsumo arduratsua funtsezkoa da birziklatze-tasak hobetzeko”.

Hondakinen sortzeari eta horrek eragiten dituen ondorio negatiboei lotutako problematika guztiak aurkezten ditu gidak, aholkuak eta kontseiluak eskainiz, grafiko eta irudien bidez, erosketa jasangarri bat egiteko: oihalezko poltsak erabiltzea, solteko produktuak edo enbalaje gutxiago dutenak aukeratzea, bertako eta sasoiko artikuluen kontsumoa, erabili eta botatzeko artikuluen kontsumoa saihestea, eta abar.

Gainera, etxean kontsumo arduratsuago baterako jarraibideak aurkezten ditu gidak, hainbat gairi buruzko adibide orientagarriekin: aluminiozko paperaren ordez berrerabil daitezkeen bilgarriak erabiltzea, ur-pitxerrak erabiltzea plastikozko botilen ordez, pilen erabilera saihestea, ontziak berrerabiltzea, arropa eta bestelako objektuak trukatzea, eta abar.

Puntu morea