Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 11,2 milioiko aurrekontua onartu du 2015. urterako

2014/12/23
Debabarreneko Mankomunitateak 11.222.581 €-ko aurrekontua onartu du 2015. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 7.299.930 € baita, guztizkoaren ia bi heren.

Debabarreneko Mankomunitateak 11.222.581 €-ko aurrekontua onartu du 2015. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 7.299.930 € baita, guztizkoaren ia bi heren. Atal horretan, birziklapena sustatzeko eta bultzatzeko mankomunitateak inbertituko dituen baliabideak nabarmentzen dira, 1.315.507 € bideratuko baitira inbertsioetarako, sentsibilizazio-jardueretarako eta gaikako bilketa hobetzeko prozesuetarako. Jardun horien artean honako hauek nabarmentzen dira: 183.000 € biohondakinaren gaikako bilketarako poltsak eta ontziak erosteko; 170.000 € paper eta kartoiaren gaikako bilketarako; 144.000 € ontzien bilketarako bideratuko dira, eta 68.000 € ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizaziorako jardueretarako bideratuko dira (ikus taula). Arcadio Benítez mankomunitatearen presidenteak nabarmendu du “2015eko aurrekontuak argi uzten duela birziklapenean aurrera egitea dela lehentasuna, 2014an lortutako hobekuntzak sendotzeko eta % 60ko helburura hurbiltzeko”.

 

Birziklapena sustatu eta bultzatzea

2015eko aurrekontua

Paper eta kartoiaren bilketa

170.618 €

Paper eta kartoiaren edukiontziak erostea

41.250 €

Ontzien bilketa bereizia

144.520 €

Ontzien edukiontziak erostea

41.196 €

Biohondakina biltzeko poltsak

153.832 €

Biohondakina jasotzeko ontziak

30.857 €

Ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizazioa

68.212 €

Tamaina handiko hondakinak

39.476 €

Pilen bilketa

17.284 €

Etxeko olioa

18.654 €

Olio erabiliaren edukiontziak

9.900 €

Biohondakinerako kamioi bat erostea

286.236 €

Papera eta ontziak biltzeko igluak

2.446 €

Arropa biltzeko edukiontziak erostea

13.866 €

Lurpeko edukiontzien mantentze-lanak

221.856 €

Sarraila magnetikoen mantentze-lanak

24.086 €

Hondakinak ekartzeko zentroak eraikitzea (Mallabia).

31.218 €

 

Aipatutako jarduerez gain, birziklapenaren alorrean honako ekintza hau nabarmentzen da 2015erako: Etxeko Hondakinetara Asimila daitezkeen Hondakin Industrial, Komertzial eta Instituzionalen bilketa ezartzea Debabarreneko udalerrietako herriguneetan kokatuta dauden establezimenduetan, enpresetan eta industrialdeetan.

 

Hondakinen kudeaketarako bideratzen diren 7.299.930 €-etatik, 4.665.964 € mankomunitatearen kostuak dira, gaikako bilketak eragiten dituenak, eta 2.633.966 € GHK-ri ordaintzen zaizkio sortutako errefusa tratatzeko. Horri dagokionez, mankomunitateak nabarmentzen du zenbateko horren ehuneko bat oraindik garatu gabe dauden eta garatuko diren tratamendu-azpiegituretarako erabiliko dela.

 

Diru-sarreren atalari dagokionez, baliabideen iturri nagusia udalek ordaintzen dituzten kuotek osatzen dute, kuota horiek hondakin-kudeaketako eta kale-garbiketako zerbitzuek eragiten duten kostua ordaintzeko dira. Kontzeptu horiengatik, mankomunitateak 10.656.190 € jasotzen ditu, eta diru-sarrera horiek Ecoembesi fakturatutako zenbatekoekin eta paperaren salmentarekin osatzen dira batez ere. Zenbateko horien kopurua 490.748 € da.

Udalerriak

HHS-GHK

HHS-Mankom.

Garbiketa

Guztira

Deba

196.057,27

358.665,65

366.404,28

921.127,20

Eibar

987.696,95

1.606.428,18

1.220.742,64

3.814.867,77

Elgoibar

413.123,24

894.014,05

448.486,19

1.755.623,48

Ermua

579.861,86

902.084,60

726.557,93

2.208.504,39

Mallabia

43.600,26

214.446,17

34.278,83

292.325,26

Mendaro

79.646,02

110.222,14

52.290,61

242.158,77

Mutriku

190.409,38

379.512,02

283.825,17

853.746,57

Soraluze

143.571,48

200.590,97

223.674,55

567.837,00

Guztira

2.633.966,46

4.665.963,78

3.356.260,20

10.656.190,44

 

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.