Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak eta Ecoembesek birziklatzea sustatzen dute ikastetxeetan

2018ko apirilaren 16a

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak eta Ecoembesek bat egin dute eskualdeko ikastetxeetan ontzi arinen eta papera eta kartoiaren birziklatzea sustatzeko. Kanpainan guztira 159 zakarrontzi hori (plastikozko ontziak, latak eta brikak) eta 179 urdin (papera eta kartoia) banat dira 42 ikastetxetan, eta pasilloetan, jolastokietan eta beste barne-espazio batzuetan ipiniko dira eskualdeko ikasleen artean ikastetxeetan dauden bitartean hondakinen banaketa egokia sustatzeko.

Ekintza horren helburua birziklatzea sustatzea da, herritarrak, eta bereziki haurrak, sentsibilizatuz, etxeko ontzien banaketa hobetzeko euren etxeetan nahiz etxeetatik kanpo. Horrelako ekintzekin, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak eta Ecoembesek hondakinen sorkuntza ahalik eta gehien murriztea lortu nahi dute, eta hori lor daiteke sorburuan banatuz eta, ondoren, hondakinak birziklatze-instalazioetan tratatuz, era horretan produktu bakoitzaren bizi-zikloa itxiz. Gainera, plastikozko ontzien, laten eta briken eta papera eta kartoiaren birziklatzeak ingurumen-onura nabarmenak lortzen ditu lehengaiak, energia eta ura aurrezteari eta negutegi-efektuko gasen emisioak murrizteari dagokienez.

Ecoembes irabazi-asmorik gabeko ingurumen-erakunde bat da, etxeko ontzien birziklatzearen bitartez ekonomia zirkularra sustatzen duena. 

Puntu morea