Debabarrenak aste betez luzatuko du informazio bulegoa birziklatzeko kitak banatzeko

2018ko maiatzaren 9a

Organikorako eta errefusarako edukiontzi berrien ezarpena informazio kanpaina batez lagundu da zerbitzu berriaren nondik norakoak azaltzeko. Gainera, apirilaren 24tik maiatzaren 8ra Erdiko kale 5ean (Casa Lucre) informazio bulego bat jarri da martxan, organikoaren eta errefusaren edukiontzi berriak zabalduko dituen txartela emateko helburuarekin. Bertatik 800 herritar baino gehiago pasatu dira birizkilatzeko kita jasotzera. Falta diren beste herritarrei birziklatzeko kita banatzeko, Debabarrenako Mankomunitateak aste betez luzatuko du informazio bulegoa, maiatzaren 9tik 16arte, lanegunetan. Arreta zerbitzua goizeko 9.00tatik 15.00ak arte izango da.

Bulego hau itxi eta gero, maiatzaren 17tik aurrera, birziklatzeko kita jaso ez duten Ermuko herritarrek Abiapuntu arreta zerbitzuko bulegora jo beharko dute bertako ordutegia 9.00tatik 15.00ak arte izanik. 

Organikoaren edukiontziaren erabiltzaileak izan direnak eta etxean txartela jaso ez dutenak informazio bulegotik pasatu beharko dira, birziklatzeko kita eta bi edukiontziak (errefusarena-grisa eta organikoarena-marroia) zabaltzen dituen txartela jasotzera. Txartelaren izen aldaketak egiteko ere Erdiko Kale 5ean dagoen bulegora jo daiteke.

Ermuko herritar guztiei gogorarazi nahi zaie ekainaren 5etik aurrera errefusaren edukiontziak guztiz itxita egongo direla, beraz hauek erabili ahal izateko derrigorrezkoa izango da txartela eskura izatea.

Puntu morea