Debabarrenako Mankomunitateak diru-ekarpena egingo die Udalei nahi dutenek 2. hiruhilekoko hondakinen bilketa tasa bonifikatzeko Covid-19ak eragindako ehun ekonomikoari

2020ko maiatzaren 29a

Zenbait udalerrik neurriak hartu dituzte, hala nola tasen hobariak epigrafe batzuetan, eta neurri horiek diru-sarreren defizita ekarri dute udal-kutxetan.

  • Egin diren tasa-hobariengatik udalerriek eskuratu duten defizita errazteko, mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiei ekarpen bat onartzea erabaki da, transferentzia bidez.

COVID-19k eragindako osasun-larrialdiko krisi larriaren aurrean, eta alarma-egoeran Udalek emandako euste-neurrien eragina minimizatzeko, Debabarreneko Mankomunitateak diru-ekarpena egingo die Udalei nahi dutenek 2. hiruhilekoko hondakinen bilketa tasa bonifikatzeko Covid 19ak eragindako ehun ekonomikoari.

Zerbitzu hori mankomunitateak berak ematen du, baina eskualdeko udalek kobratzen dute dagokion tasa, Eibarkoak izan ezik, Mankomunitatearen esku baitago tasaren kobrantza.

Hala ere, mankomunitateak emandako zerbitzuen kostua mantendu egin da, funtsezko zerbitzutzat jotzen baita, eta, beraz, alarma-egoeran ematen jarraitu da, eta areagotu ere egin da desinfekzio-protokolo berezien bidez.

Ondorioz, zabor tasaren bonifikazioa abian jarri edo nahi duten Udalek gastu horri aurre egiteko, mankomunitatea osatzen duten udalerri guztiei transferentzia bidezko ekarpen bat onartzea erabaki da, udalerri bakoitzak hiri-hondakinen bilketari dagokionez diruzaintzako soberakina sortzen lagundu duen ehunekoaren arabera lortutako zenbateko bat, taula honetan zehazten denaren arabera:

 

Udalerria

Diruzaintzako gerakina sortzearen %-a, udalerriaren arabera

Udalerriei  itzultzea:

MALLABIA             

3,46%

9.716,19 €

ERMUA                   

20,39%

57.223,23 €

EIBAR                   

35,64%

 100.000,00 €

SORALUZE              

4,80%  

13.466,50 €

ELGOIBAR                            

18,03%

50.604,10 €

MENDARO                             

2,62%

7.339,16 €

DEBA-ITZIAR                       

7,64%

21.445,12 €

MUTRIKU              

7,42%  

 20.817,15 €

 

100%     

 280.611,45 €

 

Transferentzia hori egin ahal izateko, kredituaren aurrekontu-aldaketa bat onartzeko prozedura hasiko da, kreditu gehigarriaren modalitatearen bidez, eta Diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da.


Puntu morea