Debabarreneko Mankomunitatearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsaurrekoa
Frakzio organikoak biltzeko esperientzia froga
Debabarreneko Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin frakzio organikoen bilketarako hitzarmena sinatu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 50.000 €ko diru-laguntzarekin finantzatuko du jarduera hau. Diru-laguntza hau material espezifikoa, edukontziak, erosteko erabiliko da, bilketa hau egin ahal izateko.
Edukiontzia marroia izango da eta esperientzia hau, 38 edukiontzi Eibar eta Elgoibarko udalerrietan jarriz, abian jarriko da. 2011ko urtarrilean martxan jarriko dela aurreikusten da.
Ondoren, Garapen Iraunkorreko Diputatuak, Carlos Ormazabalek, eta Debabarreneko Mankomunitateko Presidenteak, Manuel Astrayk, 2010eko azaroak 19an emandako prentsaurrekoaren edukiari buruzko informazioa ematen da.
Carlos Ormazabal, Garapen Iraunkorreko Diputatuaren komunikatua
Manuel Astray, Debabarreneko Mankomunitateko Presidentearen komunikatua
