Edukiontzi marroian agertzen diren hondakin desegokiak murrizteko, ingurumen hezitzaileak edukiontzi puntuetan herriz herri
• Bi ingurumen hezitzaile ari dira, apirilaren 17tik maiatzaren 19ra, Debabarrenako herrietako edukiontzi puntu kritikoetan gaikako bilketarekiko sentsibilizazioa sustatzen.
Urtarrilean, astebetean zehar, edukiontzi marroiarekiko birziklapen ohituren azterketa egin zuen Mankomunitateak herriz herri, eta 62 puntu kritiko identifikatu zituen, non urtean zehar ehunka poltsa desegoki agertu diren.
Orain, Debabarrenan gaikako bilketa hobetzeko helburuarekin, edukiontzi marroian agertzen diren hondakin desegokiak murrizteko sentsibilizazioa sustatzeko, bi hezitzaile ari dira eskualdeko herrietako edukiontzi puntu kritiko horietan informazioa banatzen eta herritarrek gaikako bilketaren inguruan dituzten zalantzak argitzen, apirilaren 17tik hasita maiatzaren 19ra arte. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin finantzatutako jarduera da. Batez ere, edukiontzi marroira bota ezin daitezkeen hondakinak zeintzuk diren azpimarratzea da helburua, ohiturak aldatzeko. Horrez gain, gaikako bilketaren inguruko eskuorri informatibo bat ere banatuko zaie herritarrei. Bestalde, Mankomunitateak pegatina berriak jarri ditu edukiontzi marroietan, lau hizkuntzetan.
Apirilaren 26ra arte Eibarko edukiontzien puntuetan egongo dira, apirilaren 26 arratsaldetik 28ra bitarte, aldiz, Soraluzen. Maiatzaren 1eko astea Ermuako edukiontzien puntuetan egingo dute, eta Maiatzaren 8ko astea Elgoibarren. Azkenik, Maiatzaren 15etik 17ra Mutrikun egongo dira eta 17 arratsaldetik 19ra Deban.
Puntu kritikoak herriz herri:
Herria
Edukiontzi puntu kritikoa
Deba
Agirretxe kalea
Hondartza kalea, 15
Hondartza kalea, 3-4
Itziar. Alondegi, 9
Latzurregi
Plaza Arakistain, 6
Eibar
Ardanza, 11
Azitain bide, 4
Baracaldo, 9
Bittor Sarasketa, 10
Bittor Sarasketa, 14
Calbetón, 4
Carmen, 11
Egazelai, 6
Errekatxu, 11
Indalecio Ojanguren, 1
Ipurua, 1
J.A. Iturrioz, 1
Miguel de Aginaga, 5
San Kristobal, 25
Sostoa tarren, 10
Tiburcio Anitua, 3
Txantxa Zelai, 2 ac
Txonta, 42
Ubitxa, 16
Unzaga, 4
Urki, 2
Tiburcio anitua 15
Egigurentarren 2
Elgoibar
Aizkorri, 13
Antonio Arrillaga, 2
Arregitorre, 4
Bernardo Ecenarro, 2
Erretxindi, 3
Eulogio Estarta, 4
Gabrilel Krutzelaegi, 8
Iñiguez Karkizano
Pedro Miguel Urruzuno, 10
Pedro Muguruza, 10
Pedro Muguruza, 23
Pedro Muguruza, 30
Plaza Aita Agirre, 34
Sta. Clara, 13
Urasandi, 47
Ermua
Avda. Bizkaia, 6
Avda Gipuzkoa, 6
Avda. Gipuzkoa, 44
Betiondo, 21
Diputación, 5
Goien Kale, 5
Goien kale, 11
San Ignacio, 8
Zerukoa, 7
Mutriku
Almirante Gazteñeta, 16
Diseminados, 18
José Antonio Eceiza, 5
Muelle kalea
San Agustin, 13
San Agustín, 4
Soraluze
Almirante Gazteñeta, 16
Diseminados, 18
José Antonio Eceiza, 5
Muelle kalea
San Agustin, 13
San Agustín, 4