Eibarko garbigunea bisitatu dute SD Eibar-eko kanpuseko haurrek

2023ko uztailaren 14a

• Bisita gidatua egin dute Mankomunitateko ingurumen-teknikariaren eskutik, garbigunean utzi daitekeen hondakin mota bakoitzaren ezaugarriak azalduz.

Debabarrenako Mankomunitateak heziketa bisitak egin ohi ditu garbigunera eskualdeko ikastetxe eta kanpusetako haur taldeekin. Eibarko garbigunea bisitatu duen azken taldea SD Eibarko campuseko haurrena izan da.

Bisiten helburua da txikienek hondakin mota desberdinak bereiztearen garrantziaz gehiago ikastea, eskola-komunitatea hondakinen kudeaketa arduratsuaren garrantziaz kontzientziatzeko eta gazteenen artean ingurumen sentsibilizazioa sustatzeko.

Garbigunean, hondakinak sailkatzeko eta tratatzeko prozesuak nola funtzionatzen duen ikusten dute hurbiletik, Mankomunitateko ingurumen-teknikariaren azalpen didaktikoen bidez.

Puntu morea