Eibarko hondakin bilketa eta tratamenduaren tasa handitzeko proposamena onartu da

2020/10/21
Igoera %2koa izango da, irailean proposatutakoa (%3,37) baino txikiagoa. Igoera, batez ere, Covid-19aren aurkako babes beharrak eragindako gastuei dagokie.

Eibarko hondakinak biltzeko eta tratatzeko tasa %2,04 handituko da 2021ean. Horrela onartu du Debabarreneko Mankomunitateko Gobernu Batzordeak, Eibarko Udalarekin lankidetzan. Tasak igotzeko proposamena homogeneoa da eta %2,04koa izango da (irailean egindako proposamena, %3,37, baino txikiagoa) erabiltzaile guztientzat: etxebizitzak, jarduerarik gabeko lokalak, ostalaritza, biltegiak eta bulegoak, industriak, ospitaleak eta klinikak.

Kostuen igoeran eragiten duten faktoreak dira pertsonal-gastuaren igoera eta gastu arruntaren igoera, azken hau 182.382 eurotan igoko baita Mankomunitatearentzat 2021an.

Altako egitura eta kudeaketa gastuak udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatzen dira, eta bajako kudeaketa kostua, berriz, edukiontzien deskarga-mugimenduen kopuruaren arabera, kontzeptu hori dagokion edukiontzi-motaren arabera haztatuz. HHen kudeaketagatik Eibarko Udalari esleitu beharreko kostu osoa 3.259.360,77€ da. Kostu horri aurre egin behar zaio Eibarko HHen bilketa zerbitzuaren erabiltzaileei kobratu beharreko tasetako diru-sarrerekin.

 

2021erako aurreikuspenak

Debabarrenako Mankomunitateak 2021ean erabiltzaileen tasetatik 3.259.360,77 euro jasoko dituela aurreikusten da, kontuan izanik, aurreikuspenen arabera, 2021ean %5,56ko ez-ordaintze maila izango dela, eta 2021ean zehar 125.401,23 euro kobratuko direla 2020 eta aurreko urteetako kobrantza zalantzagarriko saldoetatik, 2016 urtera bitartean.  

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.