Eibarko Unzaga Plazako poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina lekualdatuko da bihar

2021/07/28
Jubiletxe eraikineko sarreraren ondoko arkupera eramango da, egungo kokalekuan obra batzuk hasi direlako.

Gaur egun, Eibarko Unzaga Plazako taxi geltokiaren ondoan dago poltsa konpostagarriak eskuratzeko makina, eta biharlekualdatu egingo da, eremu horretan obrak hasi direlako. Ostegunetik aurrera, Unzaga Plazako Jubiletxe eraikineko sarreraren ondoko arkupean egongo da.

Makinaren lekualdaketa bihar goizean zehar egingo da, eta zerbitzua eten egingo da kokalekua aldatzen den bitartean. Mankomunitateak aldez aurretik barkamena eskatzen du sor daitezkeen eragozpenengatik.

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.