Erabilgarri daude kafe kapsulak jasotzeko eskualdean jarri diren 45 edukiontzi berriak

2023ko ekainaren 16a

• Dagoeneko erabilgarri daude Mankomunitateak eskualdean kafe kapsulak jasotzeko jarri dituen 45 edukiontzi berriak.

Debabarrenako Mankomunitateak guztira 45 edukiontzi berri jarri ditu eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko helburuarekin. Asteazkenean hasi zituzten edukiontziak herriz-herri jartzeko lanak eta dagoeneko erabilgarri daude guztiak.

2021eko martxotik jasotzen dira kafe kapsulak banatuta

2021eko martxoan ahalbidetu zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, eta ordutik minigarbiguneetan soilik jaso ahal izan dira.

2022an 5.325kg kapsula jaso zirela ikusirik eta herritarrei kapsulen birziklapena errazteko, Mankomunitateak eskualdean 45 edukiontzi berri jartzea erabaki du, soilik kafe kapsulak jasotzeko. Dena den, minigarbiguneetako zerbitzua ere mantenduko da. Minigarbiguneetako bilketa zerbitzua Mankomunitateak kudeatuko du, orain arte bezala, eta kapsulak jasotzeko zerbitzu berriaren kudeaketa, aldiz, Ekogras enpresari esleitu zaio, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko da.

Puntu morea