Etxeko olioa biltzeko edukiontzi berria

2010ko otsailaren 5a

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak erabilitako olioa biltzeko zerbitzua ematen du furgoneta baten bidez. Furgoneta adostutako asteko egunetan ibiltzen da zerbitzuaren erabiltzaileek erabilitako etxeko olioa biltzen, aldez aurretik finkatu diren ordu, egun eta tokietan.

Bilketa-zerbitzu honen eragozpena da honelako hondakinak birziklatu nahi dituzten pertsonek joan-etorri luzea egin behar dutela olioa biltzen duen furgoneta aparkatzen den lekuraino. Gainera, bilketa astean behin baino ez da egiten: hori nahiko deserosoa da eta bilketa ratioak nahiko txikiak izatea ekarri du.

Ratio hauek areagotzeko eta erabilitako etxeko olioa modu eroso eta eraginkorragoan birziklatu nahi duten pertsonei erraztasunak emateko, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 53 edukiontzi jarri ditu Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean.

Edukiontzi hauek sukaldeko oliorako edo landare jatorriko oliorako (kontserbak, frijituak eta abar) soilik erabiliko dira. Olioa flaskoetan, botiletan edo bestelako ontzietan sartu behar da, baina ontziak betiere 5 litro baino gutxiagokoak izan behar dira. Plastikozkoak izan daitezke.

Sistema berria. Oso erraza da. Sukaldean erabiltzen dugun olioa ontzi batean gorde behar dugu. Beteta dagoenean, eraman hurbilen dagoen edukiontzira eta sartu ontzia, ondo itxita.

Edukiontzia erabat estankoa da eta hondo bikoitza dauka. Beraz, ezin daiteke jariorik gertatu edo ingurua zikindu.

Gero, olio hori biodiesel bihurtuko da. Biodisela bioerregai berriztagarria eta garbia da, eta ibilgailu arruntetan erabil daiteke.

Azkenik, gogorarazi behar dugu, furgoneta-zerbitzua azokatik kenduko denez, mankomunitateko bi garbiguneak erabil daitezkeela lehen furgonetak biltzen zituen beste hondakinak ere eramateko (margoak, fluoreszenteak, erradiografiak, autoen olioa, eta abar).

Esan behar dugu informazio kanpaina bat egingo dela aldi berean.


Puntu morea