Europak ezarritako helburua gainditu du hondakinen gaikako bilketak Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatean, eta % 52,69ra iritsi da

2018ko irailaren 17a

Debabarreneko Mankomunitateak gaikako bilketako bere ehunekoak hobetzen jarraitu du 2018ko lehenengo 6 hilabeteetan eta % 52,69ra iritsi da, 2,69 puntuan gaindituz 2020rako Europak ezarritako helburua. Datuak udalerrien arabera aztertzen baditugu, Mutrikuk, Debak eta Eibarrek lortzen dituzte emaitza onenak, % 66,07arekin, % 61,12arekin eta % 56,02arekin, hurrenez hurren. Hiru kasu horietan, mankomunitatearen baztezbestekoaren gainetik dago ehunekoa. Datu esanguratsu gisa, azpimarratzekoa da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea 2013. urteko % 29,62ko gaikako bilketatik 2018ko ekaineko % 52,69ra igaro dela.

Debabarreneko Mankomunitateak gaikako bilketako bere ehunekoak hobetzen jarraitu du 2018ko lehenengo 6 hilabeteetan eta % 52,69ra iritsi da, 2,69 puntuan gaindituz 2020rako Europak ezarritako helburua. Datuak udalerrien arabera aztertzen baditugu, Mutrikuk, Debak eta Eibarrek lortzen dituzte emaitza onenak, % 66,07arekin%,  61,12arekin eta % 56,02arekin,  hurrenez hurren. Hiru kasu horietan, mankomunitatearen baztezbestekoaren gainetik dago ehunekoa. Datu esanguratsu gisa, azpimarratzekoa da Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea 2013. urteko % 29,62ko gaikako bilketatik 2018ko ekaineko % 52,69ra igaro dela.

Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek emaitza horiek balioetsi ditu honako hau adierazita: “Mankomunitateak bitartekoak jarri ditu eta zifrak onak dira, baina gizartea sentsibilizatzen jarraitu behar dugu gehiago parte har dezan”. Era berean, adierazi duenez, edukiontzien sistema berriaren aldeko apustuak biohondakina biltzeko eta errefusa murrizteko erritmoa bizkortu du.

Bilketaren datuak aztertzen badira, esanguratsuena zera da, gaika bildutako hondakinek errefusa gainditzen dutela, lehen aldiz. Zehazki, 2018ko lehenengo sei hilabeteetan, 8.381 tonara iritsi zen gaikako bilketa eta errefusa, aldiz, 7.523 tonara. Kudeatutako hondakinen bolumenaren guztizkoa kontuan hartzen badugu, zertxobait gora egin eta 2018an1 15.677 tonatik 15.904 tonara iritsi dela ikusiko dugu. Jarduera ekonomikoaren eta kontsumoaren hobekuntzari zor zaio ziur asko hazkunde hori. Horrela izanda ere, gaikako bilketaren emaitza proportzio handiagoan hobetzen da, eta errefusaren gainetik jartzea ahalbidetzen dio horrek.

Zatika, biohondakinak jarraitzen du lehenengo postuan, 2.4211 tonarekin. Hileko batezbestekoa materia organikoaren 403,6 tona da, 2017an hilero biltzen zirenak baino ia 40 tona gehiago. Udalerrien arabera, Debak, Eibarrek, Mutrikuk, Soraluzek eta Mallabiak lortutako emaitzak dira nabarmentzekoak, mankomunitateak bildutako materia organikoaren biztanleko 33,20 tonako batezbestekoa gainditzen baitute. Gainerako zatiek ere beren emaitzak hobetzen dituzte: papera 2017an2 1.743 tona izatetik 2018an2 1.916 tona izatera igaro da; beira 2017an2 1.093 tona izatetik 2018an2 1.143 tona izatera igaro da, eta ontziak 2017an2 600 tona izatetik 2018an2 781 tona izatera igaro dira. Mankomunitateak edukiontzien sistema berria instalatu ondoren gertatu da zati guztien hazkunde hori.

Datu horiek biztanleen kopuruarekin lotzen baditugu, biztanleko hondakinen sorkuntza 2018an1 218,14 kilora iritsi zen guztira, errefusaren 103,19 kilorekin, gaika bildutako 106,84 kilorekin eta autokonpostajera bideratutako 8,11 kilorekin.


Edukiontzien sistema berria

Edukiontzi grisaren erabilera bere udalerri guztietara zabaldu zuen Debabarreneko Mankomunitateak, birziklatzearen arloan Europak ezarritako helburura iristeko eta 2020. urtean % 50a gainditzeko bere estrategiaren barruan. 2018ko ekainera arte metatutako emaitzak % 52,69ra iritsi dira, eta 5 edukiontzien sistemaren alde egindako apustua bermatzen dute: grisa errefuserako, marroia organikorako, urdina paper/kartoirako, horia enbalajeetarako eta berdea udalerrietako beirarako. Mankomunitateko presidente Arcadio Benítezek modu positiboan balioetsi ditu datu horiek, baina adierazi duenez, “zifrak onak badira ere, nahitaezkoa da gure mankomunitateko herritarrak sentsibilizatu eta gehiago parte har dezatela gaikako bilketa-tasa handiagoetarantz aurrera egiteko, gaika bildutako materialen kalitatea ere hobetuta”.


Puntu morea