Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko dira urtarrilaren 11n eta 13an

2023ko urtarrilaren 10a

● Edukiontzien ondoan utzi beharko dira 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta aurrez 943 700 799 telefonora deitu beharko da abisua eman eta Mankomunitateak bilketaren plangintza osatu ahal izateko.

Gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu. Horregatik, bildutako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtuko dira.

Amaitu dira gabonetako ospakizunak eta herritar askok apaingarriak zakarretara botatzen dituzte data hauetan. Horregatik, Mankomunitateak Gabonetako zuhaitz naturalak bilduko ditu udalerri guztietan bihar, urtarrilak 11, eta ostiralean, urtarrilak 13.

Jasotako zuhaitzak konposta egiteko material egituratzaile bihurtzea da helburua, izan ere, gehienetan Gabonetako izei naturalek sustrairik ez dutenez, ezin dira birlandatu.

Izei naturalak bakarrik jasoko dira, hau da, plastikozkoak edo beste material batzuetakoak ez dira bilduko. Izeiak edukiontzien ondoan utzi beharko dira asteazkenean edo ostiralean 20:00etatik 21:00etara bitartean, eta 943 700 799 telefono zenbakira deitu beharko da aurrez abisua emateko eta Mankomunitateak zuhaitzak jasotzeko plangintza egin ahal izateko.

Puntu morea