Hasi dira ingurumen heziketa saioak eskualdeko ikastetxeetan

2022ko maiatzaren 5a

Ingurumen heziketa saio bereziak ematen ari da Mankomunitatea eskualdeko hainbat ikastetxetan, Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren harira (ekainak 5).

Debabarrenako Mankomunitateak lanean jarraitzen du ingurumenarekiko errespetua eta birziklapen ohitura egokiak kolektibo ezberdinetara hedatzeko.

Azalera handiko saltokietan eta komertzio txikian “Hemen ondo birziklatzen dugu” kanpaina abiarazi zuen urte hasieran, eta apirilean jarri zen martxan jangeletan elikagaien xahutzea saihesteko proiektu pilotua Eibarren. Orain, belaunaldi berriengan gaikako bilketaren eta hondakinen kudeaketa egokiaren inguruko ezagutza zabaltzeko, ingurumen heziketa saioak ematen hasi da Mankomunitatea eskualdeko ikastetxeetan.

Mutrikuko Institutuan DBH1, DBH3 eta DBH4ko ikasleei zuzendutako ingurumen heziketa saioak eman ditu aste honetan Mankomunitateko ingurumen teknikariak, eta datozen asteetan eskualdeko beste hainbat ikastetxeetan izango da.

 

Ordubeteko saioak, hondakinei eta ingurumenari buruz ezagutza zabaltzeko

Ordubeteko iraupena dute heziketa saioek, eta euskaraz eta gaztelaniaz izan daitezke, ikastetxearen arabera. Ondorengo gaiak jorratzen dira saioetan:  hondakinen sailkapena nola egin birziklapenaren bidez, ingurumen arazoak mundu mailan eta hondakinen kudeaketan dauden erronken testuingurua, hondakin kopuru handiak sortzeak dakartzan ondorioak, eskualdean herri bakoitzean sortzen diren hondakin kopurua, sailkapena eta zatikika ematen zaien tratamendua, eta, azkenik, hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta gaika biltzeko gomendioak.

Ingurumen heziketa saioa egin nahi duten ikastetxeak Mankomunitatearekin jarri daitezke harremanetan ingurumena@debabarrena.eus helbidean.


Puntu morea