Hasi dira Mutrikun lurrazalekoengatik aldatu ez ziren lurpeko edukiontziak berritzeko lanak

2022ko martxoaren 4a

Elgoibarko lanak amaitu ondoren, gaur bertan hasi dira lanak Mutrikun, eta martxoko hirugarren astean amaitzea aurreikusten da.

Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatu zituen Mankomunitateak 2021ean hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzeko, zerbitzuaren kalitatea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko eta mantentze gastuak murrizteko. Orain egoera txarrean dauden eta, hainbat arrazoiengatik (hirigintza arrazoiak etab.), lurrazalekoengatik aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berritzen ari da Mankomunitatea. Eskualdean guztira 65 lurpeko edukiontzi berrituko ditu, egoera txarrean daudelako eta mantentze lanen baitan, hauek hondatu aurretik eguneratzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Elgoibarren egin beharreko lanak amaitu ondoren, gaur bertan hasiko dira lanak Mutrikun, Eulogio Ulacia 1-ko puntuan zehazki. Lanak martxoko hirugarren astean amaitzea aurreikusten da, eta ondoren, kronogramari jarraiki, hasiko dira lurpeko edukiontziak berritzeko lanak gainontzeko herrietan, Eibarren eta Ermuan, alegia.

Kasu guztietan, lehenik lurpeko edukiontzien ekipamendu zaharkituak osorik erretiratuko dira puntu guztietan, eta erretiratutako material guztiak baimendutako hondakinen kudeatzaileengana eramango dira, behar bezala birziklatu eta tratatzeko. Ondoren, lurpeko edukiontziak kokatzen diren zuloak garbitu eta egokituko dira, eta azkenik ekipamendu berria jarriko da.


Puntu morea