Hiru gazte kontratatuko ditu Mankomunitateak

2023ko azaroaren 20a

Lanbidek kudeatuko ditu enplegu eskaerak eta ostiralera arte, azaroak 24, eman ahalko da izena

Mankomunitateak hiru langabetu gazte kontratatuko ditu datorren hilabetean Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren bitartez, eta Next Generation europar funtsetatik jasotako dirulaguntza bidez finantzatuko du kontratazioa.

Ingurumen teknikariari laguntzeko teknikari bat, zerbitzuen digitalizazioaren esparruan laguntzeko teknikari bat eta prozesu administratiboen digitalizazioan laguntzeko teknikari bat kontratatuko ditu. Kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta 12 hilabeteko iraupena izango dute.

Hautaketa prozesua

Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuak kudeatuko ditu enplegu eskaerak, eta interesdunek izena eman dezakete lanbide.euskadi.eus-en, “milanbidenet” bidez, 2023ko azaroaren 24ra arte.

Puntu morea