Hondakin bilketaren datu positiboak Debabarrenan: herritarrek gehiago birziklatu dute 2020ko apirilean 2019arekin alderatuta

2020ko ekainaren 5a

Hondakin organikoen bilketa, konpostagarriena, % 14an igo da, eta birziklagarria ez den errefusarena % 5,37a murriztu da.

Azken datuen arabera, Debabarrenako herritarrek gehiago birziklatu dute 2020ko apirilean 2019arekin alderatuta. Iosu Arraiz Mankomunitateako lehendakariak adierazi duenez, "gaikako bilketaren tasa %56an mantendu da, eta datu positibo hori nagusiki herritarrek, konfinamendua gorabehera, beren etxebizitzetan hondakinak banatzen jarraitu dutelako da."

Kaleko edukiontzietan bildutako bio-hondakinen kopurua 2019ko apirilean 345 tonakoa izatetik 2020ko apirilean 394 tonakoa izatera igaro da. Igoera horrek bildutako hondakin organikoak %14a igo direla esan nahi du. Aldiz, errefusa (birziklatzen ez dena) 2019ko apirilean 1.118 tona izatetik 2020ko apirilean 1.058 tona izatera igaro da, hau da, % 5,37ean jaitsi da.

Azpimarratu behar da tona organiko bakoitzeko Debabarrena mankomunitateak 136 euro ordaintzen dituela, eta errefusa tona bakoitzeko 181 euro. Ondorioz, gehiago birziklatzen bada, Debabarrenak gutxiago ordainduko dio eskualde gisa Hondakinen Partzuergoari, eta eskaintzen duen zerbitzua hobetzen gehiago inbertitu ahal izatea ekarriko luke.

Beira 204 tonatik (2019an) 142 tonara (2020an) murriztu da. Beherakada hori tabernak eta jatetxeak (beira-sortzaile handiak) bi hilabetez itxita egon direlako izan daiteke. Aldiz, ontzien hondakinak, edukiontzi horira botatzen direnak, 2019an 122 tona izatetik, 2020an 149 tona izatera igaro dira.

Paperari eta kartoiari dagokienez, kaleko edukiontzietan bildutako kopurua ia berdin mantendu da, baina sortzaile handien ekarpena (enpresak, supermerkatuak, etab.) nabarmen jaitsi da, 2019an 200 tona izatetik 147 tona izatera.

Arraizek azpimarratu duenez, “gure eskualdeko herritarrek birziklatzearekin duten konpromisoa eskertu nahi dugu. Ingurumenarekiko errespetua oinarrizko zutabea izan behar da etorkizuneko gizarteetan, eta hondakinen kudeaketa ona funtsezkoa da gure lurrean dauden gaien eta baliabideen kudeaketa jasangarria egiteko."


Puntu morea