Ingurumen heziketa saio berezia prestatu du Mankomunitateak ikastetxeetarako

2022ko martxoaren 25a

Ikasturtearen bigarren seihilekoan eskualdeko ikastetxeetan emateko ingurumen heziketa saio berezia prestatu du Mankomunitateak, Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren harira (ekainak 5).

Debabarrenako Mankomunitateak ingurumen heziketa saioak eman izan ditu eskualdeko ikastetxeetan, eta Nazioarteko Ingurumenaren Egunaren harira (ekainak 5), ikasturtearen bigarren seihilekorako saio berezia antolatu du.

Saioak helburu du birziklapen ohitura egokiak zabaltzea belaunaldi berrietan, Mankomunitateak hondakinen kudeaketan egiten duen lana ikusaraztea eta ulertaraztea eta ingurumenarekiko errespetua eta zaintza zabaltzea.

Mankomunitateko ingurumen teknikariak gidatuko du heziketa saioa eta ordubeteko iraupena izango du. Euskaraz eta gaztelaniaz izan daiteke saioa eta ondorengo gaiak jorratuko dira:  hondakinen sailkapena nola egin birziklatuz, ingurumen arazoak mundo mailan eta hondakinen kudeaketan dauden erronken testuingurua, hondakin kopuru handiak sortzeak dakartzan ondorioak, eskualdean herrika sortutako hondakinen sailkapena eta zatikika ematen zaien tratamendua, eta, azkenik, hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta gaika biltzeko gomendioak.

Ingurumen heziketa saioa egin nahi duten ikastetxeak Mankomunitatearekin jarri daitezke harremanetan ingurumena@debabarrena.eus helbidean.


Puntu morea