Kafe kapsulak jasotzeko 45 edukiontzi berri jarriko dira eskualdean

2023ko maiatzaren 12a

• 2022an 5.325kg kafe kapsula jaso ziren Minigarbiguneetan, eta hori ikusita, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko jarriko ditu Mankomunitateak 45 edukiontzi berri.

Debabarrenako Mankomunitateak guztira 45 edukiontzi berri jarriko ditu eskualdeko herrietan kafe kapsulak jasotzeko, herritarrei kapsulen birziklapena errazteko helburuarekin.

2021eko martxoan ahalbidetu zuen Mankomunitateak kafe kapsulak minigarbiguneetan jasotzeko zerbitzua, Nestlé enpresarekin sinatutako hitzarmenari esker, eta ordutik minigarbiguneetan soilik jaso ahal izan dira.

2022an 5.325kg kapsula jaso zirela ikusirik eta herritarrei kapsulen birziklapena errazteko, Mankomunitateak orain 45 edukiontzi berri jarriko ditu soilik kafe kapsulak jasotzeko. Dena den, minigarbiguneetako zerbitzua ere mantenduko da. Minigarbiguneetako bilketa zerbitzua Mankomunitateak kudeatuko du, orain arte bezala, eta kapsulak jasotzeko zerbitzu berriaren kudeaketa, aldiz, Ekogras enpresari esleitu zaio, eta Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntza bati esker finantzatuko da.

Puntu morea