Kamioi bikonpartimentatu berria erosi du Mankomunitateak

2023ko urriaren 20a

Landa eremuko jatetxeetan errefusa eta organikoa jasotzeko erabiliko da, eta baita fruta dendetako kartoizko eta egurrezko kaxak jasotzeko.

Gaikako bilketan eta kale garbiketan eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzen jarraitzeko helburuarekin, kamioi bikonpartimentatu berria erosi du Mankomunitateak.

Gaikako bilketa hobetzea eta efizientzia handitzea helburu

Kamioi berriak landa eremuko jatetxeetan errefusa eta organikoa jasoko ditu aldi berean, bakoitza bere konpartimenduan; modu honetara, herriguneetatik urrun dauden lekuetan hondakinak gaika biltzea efizienteagoa izango da eta ibilgailuaren isuriak ere murriztu egingo dira ingurumenaren mesedetan. Horrez gain, fruta dendetako kartoizko eta egurrezko kaxak aldi berean jasotzeko ere erabiliko da.

Europako Next Generation funtsetako dirulaguntzari esker finantzatu da kamioia, izan ere, orotara 192.000 euroko dirulaguntza jaso du Mankomunitateak egunerokotasunean ematen dituen zerbitzuen hobekuntzara bideratzeko.

Puntu morea