KORONABIRUSAREN AURREAN DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEAK NEURRI BERRIAK HARTU DITU

2020ko martxoaren 18a

Gobernuak alarma egoera deklaratu ondoren COVID-19 koronabirusak eragindako osasun larrialdi egoerari aurre egiteko, eta Gobernu Zentralak hartutako neurrien ildotik, Debabarreneko Eskualdeko Mankomunitateak - Badesa zerbitzu desberdinetako langileak berrantolatzeko betebeharrean ikusten da.

Ondorio horietarako, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak garbiguneen sarea murriztuko du.

Alarma egoera honek irauten duen bitartean, Ermuko garbigunea itxita egongo da eta Eibar, Mutriku eta Elgoibarko garbiguneak egongo dira martxan.

  • Eibarko Garbigunea: Gorosta balle 21 - A Polígono Azitainen kokatuta dago.
  • Elgoibarko Garbigunea: Poligono Arriagan dago.
  • Mutrikuko Garbigunea: Transferentzia plantan, Debako errepidean bi kilometrotara dagoena (Laranga auzoa, z/g).

Hiru garbiguneek beren ohiko ordutegia mantenduko dute:

  • Astelehenetik ostiralera 09:04tik 12:56ra eta 16:04tik 18:08ra.
  • Larunbatetan 09:04tik 12:56ra.
  • Igande eta jaiegunetan itxita.

 


Puntu morea