Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak birziklatzea bultzatzen du, konpostadoreak doan banatuz
Lorategi-eremu bat daukaten herritarrei zuzenduta dago etxean konposta egiteko kanpaina, eta hondakin organikoa konpost bihurtuz parte hartzera animatu nahi ditu
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak etxean konposta egiteko beste kanpaina bat hasiko du, gaikako bilketa eta birziklatzea bultzatzeko eta zabortegira doazen hondakinak murrizteko abian dituen planen esparruan. Ildo horretan, mankomunitateko presidente Arcadio Benítez jaunak honako hau adierazi du: "materia organikoa birziklatzea funtsezkoa da birziklatze-zifrak hobetzeko, zabor-poltsaren oso ehuneko handia delako". Gainera, etxean konposta egitea alternatiba bat dela adierazi du, dentsitate txikiko eremuentzat batik bat, eta kanpainak eragin pedagogiko garrantzitsua duela ere ekarri nahi izan du gogora.
Hasteko, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 200 konpostadore banatuko ditu, eta, doan, konposta egiteko behar duten guztia jarriko du interesatuta dauden herritarren eskura: konpostadorea, konpost-aireztagailua, konposta egiteko eskuliburua, eta kanpainaren erabiltzaileari, etxean, laguntza ematea eta dagokion jarraipena egitea.
Kanpainan izena emateko
Parte hartzaileek, telefono bidezko arreta zerbitzu bat izango dute, izena eman, kontsultak egin, laguntza teknikoa jaso edo konpostaketaren inguruko bestelako laguntzak jasotzeko. Arretarako telefono hau 902 102 885 da. Honetaz gain, erreferentziazko bi web orri egongo dira izena ematen duten guztiek kanpainako materialak kontsultatu, ohiko arazo eta irtenbideak begiratu, eta nola ez, on line izena emateko. Helbide hauek www.debabarrenacomposta.com eta www.debabarrenakonpostatzen.com dira. Lehenak eduki guztia gazteleraz du, eta bigarrenak euskaraz.
Heziketa Ikastaroak
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak, osatzen duten 8 udalekin elkarlanean, 8 heziketa ikastaro antolatu ditu, ikastaro hauetan izena eman duten eta bertaratu diren guztiei banatuko zaizkie doan kanpainako materialak.
Ikastaro hauek non eta noiz egingo diren ondorengo taulan ikus daiteke:
EGUNA | ORDUA | UDALERRIA | LEKUA |
---|---|---|---|
2014-01-15 | 18:30 | Soraluze | Udaletxeko Udalbatza-Aretoan |
2014-01-16 | 19:00 | Eibar | Portaleako Areto Nagusian |
2014-01-17 | 19:00 | Deba | Agirre Jauregiko Ispiluen gelan |
2014-01-20 | 19:00 | Elgoibar | Kultur Etxean |
2014-01-21 | 19:00 | Mendaro | Udaletxeko Udalbatza-Aretoan |
2014-01-21 | 19:00 | Ermua | Loabiano Jauregian |
2014-01-22 | 19:00 | Mutriku | Zabieleko Kultur Etxean |
2014-01-23 | 18:30 | Mallabia | Kultur Etxean |
Ikastaroak amaitzean materialen banaketa egingo da izena eman eta bertaratu direnen artean konpostagailua jaso eta lehenengo momentutik hondakin organikoen konpostaketa prozesuarekin hasteko aukera izateko.
Debabarrena eskualdean ezarpenerako lehentasuna dutenak, zelaigunea duten etxe-bakarrak, baserriak, eta orokorrean kopostagailuak ezartzeko egitura egokia duten auzoak izango dira: zelaia duten etxebizitzak, baratza dutenak, eta abar.
Etxeko konpostaketa, gai organikoaren degradazio prozesu bat da, non familien sukaldeko hondarrak konpost bilakatu daitezken, hau da, lurraren (zelai edo baratza) emankortasuna hobetuko duen ongarri bilakatuko da.
Konpostaketa, Europa mailan bultzatzen den hondakinen sorrera txikitzeko tokiko kudeaketa prozesu bat da, iraunkortasunaren aldetik kontutan hartzekoa eta hondar mota honetarako, ekonomiaren aldetik garrantzi handikoa.
Konpost bilakatu daitezken hondakinak ondorengoak dira: Sukaldetik pasatako elikagai soberakinak, fruitu eta barazki hondarrak, haragi eta arrain hondarrak, kafe hondarrak, infusio hondarrak, zelaiko orri eta belarrak eta abar luze bat.
Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze Udalerriek osatzen dute.
INFORMAZIO GEHIAGO
Ondorengo web orrietan aurkitu daiteke kanpainaren inguruko informazio gehiago:
www.debabarrenakonpostatzen.com
Edo Silvia Vázquez-ekin 943 700 799 telefono zenbakian kontaktuan jarriz.