LANGILEAK BERRANTOLATZEKO HARTUTAKO NEURRIAK KORONABIRUSAK SORTUTAKO ALARMA EGOERA DELA ETA

2020ko martxoaren 23a

PRESIDENTETZAREN EBAZPENA COVID-19 koronabirusak sortutako osasun larrialdiaren egoerari aurre egiteko, Gobernuak alarma egoera deklaratu ondoren, eta Gobernu zentralak hartutako neurrien harira, Debabarrena Eskualde Mankomunitateak – Badesak hainbat zerbitzutako langileak berrantolatu behar ditu. Ondorio horietarako, eta Debabarrena Eskualde Mankomunitatearen/Badesaren zerbitzuetako aholkularitza teknikoa jaso ondoren, hau EBATZI DUT:

LEHENENGOA: Deklaratzea hiri hondakinak biltzeko zerbitzua, eta ureztapenaren, estolderiaren eta desugerketaren zerbitzua funtsezkoak direla eta lehentasunez eskaini behar direla. Beraz, zerbitzuetako langileak aipatutako zerbitzuetako langileek izan ditzaketen beharretara bidera daitezke aldi baterako, Alarma Egoerak eta Osasun Larrialdiak irauten duen bitartean.

BIGARRENA:      Debarrena Eskualde Mankomunitateko/Badesako zerbitzuen antolamendua epealdi honetan hau izango da:

BIDEAK GARBITZEKO ZERBITZUA

Langileen % 30ek txandaka lan egingo du, hau da, langileen % 70ek lan egingo du eta % 30 laguntza taldea izango da. Laguntza talde hori lokalizatzeko moduan egongo da une oro eta lehentasunezko zerbitzuetako lanpostuetan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko prest. Beharrezkoa izanez gero, laguntza talde hori funtsezkotzat jo diren zerbitzuetan lan egitera bideratuko da.

Langileen % 70 horrek bide publikoa garbituko du, zakarrontzietako hondakinak bilduko ditu eta zipriztingailuarekin desinfektatuko du.

Une oro bermatuko da, desinfektatzeko neurri guztiak aplikatzen direla.

Zerbitzuak aldatuz gero, ordainsariak bete beharreko lanpostuaren ordainsarietara egokituko dira.

2020 martxoaren 31ra bitarteko kronograma bat prestatuko da behin-behineko neurri hau egokitzeko, alarma egoera honek irauten duen bitartean. Kronograma hori beharren arabera aldatu ahal izango da.

Erratz makinek funtzionatzen jarraituko dute.

Bideak garbituko dituzten langile guztiek goizeko lanaldian lan egingo dute.

Baimena eman duten herrietan sodio hipokloritoa erabiliz desinfektatuko da. Enpresa hornitzaileak aholkatutako kantitatea erabiliko da beti, etxeko erabileraren antzekoa egiteko.

GARBIGUNEEN ZERBITZUA

Berdin jarduten jarraituko da, eskualdeko garbiguneen sareko bi egongo dira irekita, Eibarkoa eta Elgoibarkoa, eta langileek txandaka egingo dute lan.

Langileen % 50 lanean arituko da eta gainerako % 50a laguntza taldea izango da. Laguntza talde hori une oro lokalizatzeko moduan egongo da eta lehentasunezko zerbitzuetako lanpostuetan sortzen diren lanpostu hutsak betetzeko prest.

BULEGOETAKO LANGILEAK

Bulegoetako langileek antzera funtzionatuko dute. Ahal den heinean, telelanari lehentasuna emango zaio eta ezin bada, txandak egingo dira.

Hala Kontu Hartzailetzako idazkariak nola administrariak telelanean jardungo dute, baita era presentzialean ere.

Langile administratiboen % 40 presente egongo da, hau da, administrazioko langileen % 60k era presentzialean lan egingo du eta gainerakoa laguntza taldea izango da. Laguntza talde hori une oro lokalizatzeko moduan egongo da eta deitu bezain laster bere lanpostuan lanean aritzeko prest.

Teknikariak era presentzialean arituko dira lanean.

LANGILE GUZTIENTZAT

Gaixotasun kronikoren bat dutela adierazten duen txosten mediko bat duten pertsonak beren etxeetara bideratuko dira, haien osasuna zaintzeko, eta laguntza talde egoeran dauden langileen parte izango dira. 

 

PRESIDENTEA

Iosu Arraiz Aranburu


Puntu morea