Mankomunitateak bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin

2023ko martxoaren 8a

Mankomunitateko Berdintasun Batzordea: “argi daukagu berdintasunerantz urratsak egitea guztion esku dagoela eta horretan dihardugu. Aurten onartu berri dugu 2023 – 2026 Berdintasun Plana, helburu duena emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea erakunde barruan eta baita honek egiten dituen kanpo ekintzetan ere”.

Debabarrenako Mankomunitateak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunarekin. Erakundeko Berdintasun Batzordetik adierazi da Mankomunitateak lanean jarraitzen duela emakumeen eta gizonezkoen berdintasun erreala sustatzeko: “argi daukagu berdintasunerantz urratsak egitea guztion esku dagoela eta horretan dihardugu. Aurten onartu berri dugu 2023 – 2026 Berdintasun Plana, helburu duena emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea erakunde barruan eta baita honek egiten dituen kanpo ekintzetan ere”.

Berdintasun Batzordeak aitortza egin die, baita ere, Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuetan, hondakinen bilketan eta kale garbiketan, lanean diharduten emakumeei, izan ere, “lanpostu horiek historikoki gizonekin lotu izan dira, eta Mankomunitatean badaude lan hori egiten duten emakumeak ere, nahiz eta gehiengoa gizonezkoa den oraindik. Generoaren arabera gizartean eraiki diren bereizketak eta ezarrita dauden estereotipoak hausten goaz pixkanaka, ezarritako moldeak eraldatzen, nahiz eta oraindik bide luzea dugun aurretik”.

Puntu morea