Mankomunitateak lehendakari berria du

2023ko uztailaren 27a

• Ion Zubiaurrek hartu du lehendakari kargua gaur goizean egin den batzordean, bozken gehiengo absolutua lortu ostean, 8 bozka lortu ditu 12tik.

Debabarrenako Mankomunitateko lehendakaria hautatzeko ezohiko batzordea egin da gaur goizean eta Ion Zubiaurrek hartu du kargua bozken gehiengoa lortu ostean. Hurrengo lau urteetan bera izango da Mankomunitatearen ordezkari nagusia eta “gogotsu” hartu du erronka berria.


Hauxe izango da agintaldi honetako Debabarrena Mankomunitateko gobernu batzordea:

· Ion Zubiaurre Ros, lehendakaria (Elgoibar, EAJ)

· Ana Telleria Echeverria, lehendakari ordea (Eibar, PSE)

· Batzordekideak:

o Iñigo Loyola Garate (Elgoibarko Udala)

o Antón Garai Berezibar (Debako Udala)

o Inhar Mutiozabal (Mutrikuko Udala)

o Unai Larreategi Azurmendi (Soraluzeko Udala)

o Enetz Ezenarro Arriola (Mendaroko Udala)

o Igor Aguirre Barrientos (Mallabiako Udala)

o Emuako ordezkaria, izendatzeke.

Puntu morea