Mankomunitateak lurpeko 63 edukiontzi ordezkatuko ditu Ermuan, Eibarren, Elgoibarren eta Mutrikun

2020ko abenduaren 22a

Mankomunitatea osatzen duten udalerri bakoitzeko lurpeko edukiontzien egoera aztertu ostean hartu zen erabakia abenduaren 16ko Batzar Orokorrean.

Mankomunitateak lurpeko 63 edukiontzi ordezkatuko ditu Ermuan, Eibarren, Elgoibarren eta Mutrikun, zaharkituta daudelako eta berritzeko beharra dutelako. Helburua da hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzea.

Ermuan 12 lurpeko edukiontzi aldatuko dira, Eibarren 29, Elgoibarren 17 eta 5 Mutrikun. Guztira errefusako 30 lurpeko edukiontzi ordezkatuko dira lurrazalekoekin, papera eta kartoia biltzeko 11 edukiontzi, plastikoa eta ontziak jasotzeko 12 eta beira jasotzeko 10 edukiontzi.

Ermuan lurpeko edukiontziak puntu hauetan berrituko dira: Probaleku 1, Zubiaurre 16 eta San Pelayo 44an. Eibarren, berriz, Urkizu 7, Toribio Etxeberria 29, Bidebarrieta 60 eta Errebal 5 puntuetako edukiontziak berrituko dira. Elgoibarren, Antonio Arrillaga 2, Pedro Miguel Urruzuno eta Plaza Aita Agirre 34 puntuetakoak aldatuko dira, eta Mutrikun Eulogio Ulacia 1 kalekoak.

2020ko aurrekontuaren baitan gauzatuko ditu lan hauek Mankomunitateak, guztira 1.128.006 euroko inbertsioa izanik. Abian da lanak esleitzeko lizitazio prozesua.

 


Puntu morea