Martxan daude Elgoibarren berritu diren lurpeko edukiontziak

2022ko martxoaren 18a

Antonio Arrillagan, Pedro Miguel Urruzunon eta Aita Agirre Plazan berritu dira lurpeko edukiontziak, egoera txarrean daudelako eta mantentze lanen baitan, hauek hondatu aurretik eguneratzeko eta kalitatezko zerbitzua bermatzeko.

Eskualdeko lurpeko 52 edukiontzi lurrazalekoengatik aldatu zituen Mankomunitateak 2021ean hondakin bilketaren eraginkortasuna handitzeko, zerbitzuaren kalitatea eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko eta mantentze gastuak murrizteko. Orain egoera txarrean dauden eta, hainbat arrazoiengatik (hirigintza arrazoiak etab.), lurrazalekoengatik aldatu ez diren lurpeko edukiontziak berritzen ari da.

Elgoibarko lanak amaitu dira eta dagoeneko martxan daude udalerrian berritu diren lurpeko edukiontziak. Hiru puntutan berritu dira: Antonio Arrillagan, Pedro Miguel Urruzunon eta Aita Agirre Plazan. Funtzionamendu probak egin ostean, martxoaren 7an jarri ziren martxan Antonio Arrillaga eta Pedro Miguel Urruzunokoak, eta Aita Agirre plazakoak, berriz, martxoaren 16an.

Lanak egin bitartean lurrazaleko edukiontziak jarri ziren behin behinean hiru puntuetan. Eta, lurpeko edukiontziak martxan jarri ondoren, gainazalekoak egun batzuetan mantendu dira lurpeko edukiontzi berriek ondo funtzionatzen dutela bermatu arte. Aste honetan kendu dira lurrazaleko behin behineko edukiontziak Antonio Arrillagan eta Pedro Miguel Urruzuno kalean, eta Aita Agirre plazakoak datorren astean kentzea aurreikusten da.

Berritu diren lurpeko edukiontziek aurretik zeudenen gaitasun berberak dituzte, baina aurrekoak zahartuta zeudenez askotan matxuratzen ziren, eta orain jarri direnek teknologia berriagoa dute eta funtzionamendu mekaniko desberdina, erresistenteagoa.


Puntu morea