Mendarok errefusa eta organikoa biltzeko edukiontzi berriak izango ditu

2018/01/26
Urtarriletik aurrera, Debabarrenako Mankomunitateak Mendaron hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan. Sistema berri honen bidez, Europako birziklapen helburuak bete nahi dira, alegia, 2020rako %50eko birziklapen tasa gainditu nahi da. Sistema berri hau, txartel bidez irekitzen diren edukiontziez osatuta egongo da, bai organikoa biltzeko baita errefusa biltzeko ere.

Urtarriletik aurrera, Debabarrenako Mankomunitateak Mendaron hondakin bilketa sistema berria jarriko du martxan. Sistema berri honen bidez, Europako birziklapen helburuak bete nahi dira, alegia, 2020rako %50eko birziklapen tasa gainditu nahi da. Sistema berri hau, txartel bidez irekitzen diren edukiontziez osatuta egongo da, bai organikoa biltzeko baita errefusa biltzeko ere. Beraz, edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitatearen txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena. Orain arteko organikoaren edukiontziko giltzak ez du balioko edukiontzi berriak irekitzeko.

Sistema berriaren inguruko xehetasun guztiak ezagutarazteko materia organikoaren eta errefusaren edukiontzi berrien ezarketarekin batera informazio kanpaina bat egingo da. Honela, herritar guztiek bilketa sistema berriaren inguruko informazioa duen gutun bat jasoko dute eta materialaren bila informazio bulegotik pasatzeko gonbitea luzatuko zaie bertan, hala nola, txartela, edukiontzi aireztatua, poltsa konpostagarriak eta informazio liburuxka hartzeko.

Gainontzeko gaikako bilketarako erabiltzen diren edukiontziak (beira, ontzi arinak eta papera eta kartoia) irekita jarraituko dute, gaur egun bezala.

Informazio bulegoa:

Txartela eta beharrezko materialak jasotzeko informazio puntua egongo da “Lagunbetikoak”en, jubilatuen lokal alboan, urtarrilaren 25etik 30era (biak barne). Bulegoko ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00etatik 20:00ak arte eta larunbatean 9:00etatik14:00etara izango da.

Hitzaldia:

Bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, urtarrilaren 23an, hitzaldi bat eman zen Udaletxeko Pleno Aretoan.

Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakira deitu dezakete.

 

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.