Mutrikuko garbigunea berriz ere abian da

2019/09/16
Deba eta Mutrikuko udalerriak lotzen dituen errepidean (GI-638) obrak amaitu ondoren, Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa zabalik daude berriz ere, eta normaltasun osoz funtzionatzen ari dira.

Normaltasunez funtzionatzen ari da irailaren 4tik aurrera, Deba – Mutriku errepidea (GI-638) ireki delako.

Deba eta Mutrikuko udalerriak lotzen dituen errepidean (GI-638) obrak amaitu ondoren, Mutrikuko garbigunea eta transferentzia-estazioa zabalik daude berriz ere, eta normaltasun osoz funtzionatzen ari dira.

Garbigunea pieza garrantzitsua dira gaikako bilketan, euren izaera edo dimentsioak direla medio bide publikoan kokatuta dauden edukiontzietan utzi ezin daitezkeen hondakinei tratamendu egokia ematea ahalbidetzen dutelako. Horri lotuta, Iosu Arraizek, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko presidente berriak, gogorarazi du garbigune-sareak urtean 2.000 tonatik gora zabor biltzen dituela, eta azpimarratu du garrantzitsua dela “parte hartzea eta zerbitzu hau erabiltzea, gaikako bilketaren eta birziklapenaren zifrak hobetzen jarraitzeko”.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak edukiontzi espezifikoak ez dituzten hondakinak bota behar dituzten pertsona guztien eskura jartzen du bere garbigune-sarea.

• Ermua-Mallabian: Urtia industrialdea, z.g.
• Eibarren: Gorosta Balle 21 - A (Azitain industrialdea)
• Elgoibarren: Arriaga industrialdea
• Mutrikun: Debarako bidean bi kilometrora dagoen Transferentzia Estazioan (Laranga auzoa, z.g.)

Arreta-ordutegia honako hau da:

• Astelehenetik ostiralera 09:04tik 12:56ra eta 16:04tik 18:08ra.
• Larunbatetan 09:04tik 12:56ra.
• Igandeak eta jaiegunak itxita

 

Iruzkin bat gehitu

Logeatuta egon behar zara iruzkin bat gehitzeko. Twitter bidez sartu zaitezke. Zure iruzkina moderatu egingo dugu.