Presidentzia Ebazpena

2020ko martxoaren 31a

COVID-19k eragindako krisia kudeatzeko, Gobernuak martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez alarma egoera deklaratuta eta horren iraupena beste hamabost egunez luzatuta, 10/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 29koa, oinarrizko zerbitzuak ematen ez dituzten besteren konturako langileentzako baimen ordaindu berreskuragarria arautzen duena, indarrean jarri ondoren, aipatu errege lege dekretuaren eranskinean, baimen hori aplikatzen ez zaien zerbitzuak zehaztu dira, eta horiek, ondorioz, "funtsezko zerbitzuen" kalifikazioa jasotzen dute. Aipatu eranskinean xedatutakoa betez, kanpo geratzen dira, eranskin horren 18. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak eta bere kudeaketa sozietateak, BADESA SAUk, ematen dituen zerbitzuak, hau da: garbiketa-zerbitzuak, mantentze lanak, premiazko matxuren konponketak, hiri hondakin solidoen bilketa eta animaliak zaintzeko zentro eta zerbitzuak, azken horiek funtsezko zerbitzutzat jotzen direnen apartatuan daudelako.

Presidentzia Ebazpena hemen ikusi dezakezu.

Eranskina

 


Puntu morea