Soraluzen edukiontzi berrien ezarketa

2017ko abenduaren 11a

%50ko gaikako bilketa gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitatea, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da. Sistema berri honen oinarrian itxitura elektronikoa duten organikoaren eta errfusaren edukiontziak daude. Soraluzeko edukiontzien aldaketa hau, sistema berriaren inguruko xehetasunak jakinaraziko dituen kanpainarekin batera egingo da. Honela, Soraluzeko bizilagunek sistema berriaren inguruko informazioa jasoko duen informazio gutuna jasoko dute. Gainera, edukiontzi berriak jartzen diren heinean Mankomunitateak ekintza ezberdinak antolatuko ditu herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko.

%50ko gaikako bilketa gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitatea, udalerri guztietan hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da. Sistema berri honen oinarrian itxitura elektronikoa duten organikoaren eta errfusaren edukiontziak daude.

Soraluzeko edukiontzien aldaketa hau, sistema berriaren inguruko xehetasunak jakinaraziko dituen kanpainarekin batera egingo da. Honela, Soraluzeko bizilagunek sistema berriaren inguruko informazioa jasoko duen informazio gutuna jasoko dute. Gainera, edukiontzi berriak jartzen diren heinean Mankomunitateak ekintza ezberdinak antolatuko ditu herritarrak informatu eta sentsibilizatzeko.

Horrela, edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitatearen txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena (behar denean bi edukiontziak erabili daitezke). Txartela ez duten (hau da, materia organikoaren gaikako bilketan izena emanda EZ duten)  herritarrak eta sortzaile handiak (taberna, jatexe, denda etab.ak), informazio puntutik pasa beharko dira. Bertan,  sistema berrian normaltasunez parte hartzeko txartela, poltsa konpostagarriak eta aireztatutako ontzia osatzen duten birziklatzeko kita emango zaie.

Kitak banatu eta informazioa errazteko, Informazio bulegoa irekiko da udaletxeko osoko bilkura aretoan abenduaren 11tik 21era (biak barne). Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera 11:00-20:00 eta larunbatetan 9:00-14:00etara.

Era berean, bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, abenduaren 12an, hitzaldia emango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera Soraluzeko kiroldegian. Mankomunitatetik eta Soraluzeko udaletxetik gonbitea luzatzen zaie herritarrei bertan parte hartzeko.

Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakia deitu dezakete.

Lagun iezaguzu birziklapena bultzatzen eta ingurumenaren jasangarritasuna hobetzen.


Puntu morea