Txartelarekin irekitzen den edukiontzi sistema berria Ermuan

2018ko apirilaren 19a

%50eko bilketa selektiboa gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitatea hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren. Arcadio Benitez: “Mankomunitateak baliabideak jarri ditu, orain denon konpromezua behar dugu hondakinen bilketan portzentaje handiagoak lortzeko”.

%50eko bilketa selektiboa gainditzeko helburuarekin, Debabarrenako Mankomunitatea hondakin bilketa sistema berria bultzatzen ari da non organikoa eta errefusaren edukiontziak itxitura elektronikoa izango duten eta txartel bidez ireki ahal izango diren. Arcadio Benitez: “Mankomunitateak baliabideak jarri ditu, orain denon konpromezua behar dugu hondakinen bilketan portzentaje handiagoak lortzeko”.

Edukiontzi marroia erabiltzen duten herritarrek, bi edukiontziak (organikoa-marroia eta errefusa-grisa) irekitzen dituen txartela etxean jasoko dute. Materia organikoaren bilketan izena eman ez duten eta metalezko giltzarik ez duten herritarrek, Erdiko kale 5ean (Casa Lucre) egongo den informazio puntutik pasa beharko dira txartela jasotzera. Txartela beharrezkoa da errefusaren edukiontzia irekitzeko. “Ermuak txartel bidezko edukiontzi berriak izango ditu gehiago birziklatzeko helburuarekin” adierazi du Jose Luis Araujok, Ermuko Udaleko alkateordeak.

Informazio bulegoa:

Edukiontzi sistema berriaren ezarketarekin batera informazio kanpaina abiatuko da, sistema berriaren inguruko zehaztasun guztiak ezagutarazteko.
Informazio puntua Erdiko kale 5ean (Casa Lucre) kokatuko da, apirilaren 24tik maiatzaren 8ra arte (biak barne). Bulegoaren ordutegia astelehenetik ostiralera 9:30 – 14:30 eta 15:30 – 19:30 eta larunbatetan 9:00 – 14:00.

Edukiontzi marroia (organikoa) eta edukiontzi grisa (errefusa) irekitzeko, Mankomunitateko txartela beharko da, mugarik gabe bi edukiontziak irekitzeko balioko duena (behar denean bi edukiontziak erabili daitezke). Informazio puntuan (Casa Lucre) organikoaren kit-a jaso daiteke: txartela, poltsa konpostagarriak eta edukiontzi aireztatuaz osaturikoa. Gainontzeko gaikako bilketarako erabiltzen diren edukiontziak (beira, ontzi arinak eta papera eta kartoia) irekita jarraituko dute, gaur egun bezala.

Hitzaldiak

Bilketa sistemaren aldaketak azaltzeko, Lobiano Jauregian apirilaren 11 eta 16ean eman diren hitzaldietan 100 pertsonek parte hartu zuten. Debabarrenako Mankomunitatetik eta Udaletik eskerrak eman nahi diegu herritar guztiei parte hartzeagatik. Gainera, herrian birziklapena sustatzeko gazteak sentsibilizatzea bultzatuko da.

Informazio gehiagorako, herritarrak 900 10 49 23 doako telefono zenbakira deitu dezakete.

Sistema berria ezartzeko kronograma.

1. Edukiontzi berrien ezarpena. Maiatzaren 14tik 21era.
2. Gaur egungo edukiontzi berdeak kentzea. Maiatzaren 14tik 21era.
3. Edukiontzi grisa ixtea: Ekainaren 4tik 5era.
4. Organikoa biltzeko poltsak emango dituen makinak ezartzea: Ekainaren 11an.

 


Puntu morea