Webgune berria du Mankomunitateak

2022ko abenduaren 19a

Erabiltzaileek nabigatzeko errazagoa, intuitiboagoa eta funtzionalagoa da.

Mankomunitateak webgunea berritu du eta erabateko itxura aldaketa egin du dagoeneko zaharkitua zegoen webgunea eguneratzeko, herritarrek eta erabiltzaileek nabigatzeko errazagoa, intuitiboagoa eta funtzionalagoa den espazioa lortzeko helburuarekin.

Webgune berrituak domeinu berdina mantenduko du, debabarrena.eus, eta, Mankomunitatea herritarrengana gerturatzeko ahaleginean, diseinu garbia eta nabigatzeko erraza du.

Itxura aldaketa integralari esker, hasierako orrian herritarrentzako erabilgarria den informazio nagusia jasotzen du webgune berriak: azken albisteak, hondakinak nola sailkatu modu erraz eta bisualean adierazten duen atala, eskualdeko gaikako bilketa tasaren bataz besteko eguneratua eta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko informazio praktikoa, hala nola, garbiguneen ordutegiak, traste zaharren bilketaren eta industriaguneetako bilketaren inguruko informazioa etab.

Gaikako bilketa sustatzea helburu

Gaikako bilketari garrantzia berezia eman nahi izan dio Mankomunitateak webgune berrian, eskualdeko bilketa tasa hobetzen jarraitzeko eta ekonomia zirkularraren inguruko kontzientziazioa areagotzeko asmoz. Hori horrela, atal berezi hau sortu du webgunean, non hilabetero herri bakoitzeko gaikako bilketaren datuak grafikoen bidez, modu bisualean, jasotzen diren.

Horrez gain, edukiontzi mota bakoitzean zein hondakin utzi daitezkeen modu argian azaltzen duen atal hau ere sortu du, birziklatzeko garaian herritarrek zalantzarik badute bertan begiratu ahal izateko.

Gainera, azken urteetan Mankomunitateak aurrera eraman dituen sentsibilizazio kanpainen inguruko atal berria ere jasotzen du webgune berrituak, herritarrek uneoro eskuragarri izan dezaten egitasmo zehatzetan zabaldu den informazioa.

Puntu morea