Zabor poltsen banaketarako ezarritako puntuak berreskuratuko dira astelehenetik aurrera Debabarrenako herrietan

2020ko maiatzaren 9a

Dagoeneko normaltasunera itzultzen gaudenez, zabor poltsen banaketa lehenago finkatutako tokietan egingo da berriro ere maiatzaren 11tik aurrera. Ermuan espazio irekietan ez dauden puntuak itxita jarraituko dute.

Debabarreneko Mankomunitateak, Eibarko Udalaren laguntzarekin, zabor poltsa konpostagarrien banaketarako puntu berriak ezarri zituen Koronabirusak eragindako Alarma Egoeraren aurrean. Egoera berean jarraitzen dugun arren, deseskalatze faseek aurrera darraite, herritarren mugimendu askatasuna zabalduz pixkanaka. Hori dela eta, lehengo puntuak berriro ere martxan jarriko dira banaketa aurrera eramateko.

COVID-19ak sortutako egoeraren aurrean, birziklapen datuek gora egin dute. Baita ere poltsa konpostagarrien banaketa kopuruak ere. Herritarrei dei egiten zaie poltsa konpostagarriak egoki eta zentzuz erabiltzeko, ingurumenarekin konpromisoa mantenduz.

Eskertzekoa da saltokiek izan duten ardura azken hilabetean. Horri esker, biztanleen segurtasuna eta osasuna bermatu eta egunerokotasuna errazagoa izatea lortu da.

Egoera normaltasun berrira egokitzen doan eran Debabarrenako herrietako lehengo banaketa-puntuak berreskuratuko dira astelehenetik Aurrera, maiatzak 11. Horretarako, ordea, beharrezkoa da puntu horiek espazio irekietan egotea. Ermuaren kasuan, 3 puntuetaik 2 espazio itxietan daude; hori dela eta, poltsen banaketak orain arte bezela jarraituko du. Komenigarria da kontsumo arduratsua egiten jarraitzea.

Honako puntu hauetan egongo dira eskuragarri organikorako zabor poltsak maiatzaren 11tik aurrera:

EIBAR

- Unzaga Plaza (Taxi geltokiaren ondoan)

- Paseo Urkizu 11 (Orbea Polikiroldegia)

 

ERMUA

- Konbentuan (Udaletxearen atzeko aldean)

 

MALLABIA

- Calvario Kalea (Kultur Etxea)

 

SORALUZE

- Santa Ana kalea, 1 (Udaletxeko sarreran)

 

MENDARO

- Kilimon Etorbidea, 7 (Anbulategia).

 

DEBA

- Gurutze Kalea (Pilotalekuaren sarreran)

 

MUTRIKU

- Beheko Plaza (Merkatu Plaza)

- Eulogio Ulacia Plaza (parkinean)

 

ELGOIBAR

- San Roke (Polikiroldegia)

- San Francisco Kalea (King Kong)


Puntu morea