Zerbitzuaren lehen 6 hilabeteetan 13.280 kg arrandegi hondakin bildu dira selektiboki
Mankomunitateak arrain hondakinak, Sandach izenekoak, Eibarko Garbiguneko hozkailura eramaten ari diren arrandegi guztien jarrera eskertu nahi du. Bilketa berri hori aurtengo maiatzean jarri zen martxan, eta Aldundiak finantzatu zuen
Indarrean dagoen legeria betetzeaz gain, hondakin horiek hiriguneetatik atera dira usain txarrak ekidinez eta hiri ingurunea hobetuz.
Maiatzaren bigarren hamabostaldian, eta inplikatutako establezimenduak bisitatzeko prozesu luze baten ondoren, Sandach hondakinak biltzeko zerbitzu berria jarri zen martxan Eibarko Garbigunean. Leku horretan hozkailu bat jarri zen eskualdeko arrandegiek sandach hondakinak eraman zitzaten. Indarreko legediaren arabera, sandach horiek ezin dira edukiontzi organikoan edo gainerakoetan utzi, orain arte egiten zen bezala. Arrandegi bakoitzari kamera irekitzeko giltza bat eman zitzaion, eta deskarga bakoitzean utzitako kilogramoak apuntatu behar zituzten.
Arrandegien inplikazioari esker ekimena arrakastatsua izan da. Barne-funtzionamenduko operatiban sartu dute hondakinak Garbigunera garraiatzea eta behar bezala biltegiratzea. Guztira, 13.280kg sandach hondakin bildu dira 6 hilabetetan. Hondakin horiek lehen Zubietako erraustegira eramaten ziren, baina gaur egun Mundakako Barna enpresak birziklatzen ditu eta arrain-irinak egiteko erabiltzen dira. Ermua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko arraindegietatik gehienez parte hartzen dute zerbitzu berri honetan.
Kilo horiez guztiez gain, zehaztu behar da eskualde mailan gehiago direla biltzen direnak, Mutriku eta Debako arrandegiek zuzenean eramaten baitituzte hondakinak Barna enpresak Ondarroako portuan duen hozkailura.
Hondakinak biltzeko lanak aurrera jarraitzen du
Mankomunitateak hondakinen bereizketa hobetzen jarraitzen du, bai etxean, bai merkataritzan, bai tailerretan. Helburua ezarrita dago, 2030erako gaikako bilketaren % 65era iristea (gaur egun % 53,5ean gaude), eta horretarako Mankomunitateak sandach hondakinekin aplikatutakoa bezalako neurriak ezartzen jarraituko du