Lehendakariordea

  • Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Lehendakariordea Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateko Batzar Orokorreko kide guztien artean hautatuko da.

Dena den, kargu hori Gobernu Komisioko kide batek gauzatu beharko du.

  • Lehendakariordearen eskuduntzak hurrengoak dira:
    • Lehendakariordeari egokituko zaio Lehendakaria ordeztea, hura ez dagoenean edo estatutu honetan ezarritako kasuetan.

Hurrengo paragrafoan adierazitako izan ezik, ordezpen horrek ez bertaratzea gertatu dela ezarri eta, hala denean, Lehendakariari dagozkion eskuduntza guztiak gauzatzea ekarriko du.

Lehendakariordeak ezin izango du inola ere beste Lehendakariorde bat hautatu, Lehendakariaren eskuduntzarik eskuordetu edo jada egin direnak aldatu.

Horrez gain, Lehendakariak berak esleitu dizkion eskuduntzak gauzatuko ditu.

Puntu morea