Zerbitzuak eta zereginak
AKTAK ETA BILKURAK
- Gobernu Komisiorako, Batzorde Orokorrerako eta Kontuen Komisiorako deialdiak egitea.
- Bilkuretara joatea eta bilkura horien aktak egitea.
- Erabakiak bideratzea eta jakinaraztea.
- Lehendakariaren Dekretuak eta eskuordetutako ebazpenak jasotzea, aztertzea eta izenpetzera eramatea.
- Erabakiak, Dekretuak eta ebazpenak Gobernu Komisioaren eta Batzar Orokorraren akta-liburuetan jasotzea.
SARRERA ETA IRTEERA ERREGISTROA
- Erakundeetatik jasotako agiriak Sarrera Erregistroan erregistratzea.
- Sarrerak eta irteerak erregistratzeko liburuak kontrolatzea eta taxutzea.
EDIKTUEN TAULA
- Argitaratzeko jasotako iragarkiak ediktuen taulan ateratzeko lana kudeatzea.
- Taulan derrigorrean argitaratu behar diren Mankomunitate beraren iragarkiak kaleratzea.
ONDARE-ERANTZUKIZUNEKO ESPEDIENTEAK
- Espedienteak ebazpen-proposamena arte tramitatzea.
ONDASUNAK ETA ONDAREA
- Ondareko ondasun higiezinen altak eta bajak eta haien sailkapena kontrolatzea.
- Urtero egitea Udal Ondasunen Inbentarioa.
- Ondasun higiezinen salerosketa-espedienteak tramitatzea.
ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOAK
- Bidali beharreko espedienteak prestatzea, bertaratzeak, abokatuak izendatzea...
AHOLKULARITZA JURIDIKOA
- Arauzko txostenak egitea espedienteen legezkotasunari buruz.
- Gobernu-organoei eta teknikariei ahoz zein idatziz aholku ematea.