Datu pertsonalak tratatzeari buruzkoa

Arduraduna

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

  • DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA
  • IFK: G20079703
  • Eskubideak baliatzeko posta helbidea: Egigurendarren kalea, 2 behea, 20060, Eibar, Gipuzkoa.
  • Telefonoa: 943700799 | Faxa: 943 200 798.
  • Datu pertsonalen alorreko eskabideak helarazteko helbide elektronikoa: debabarrena@debabarrena.eus.

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

Mankomunitateak tratatu egiten ditu datu pertsonalak, datuon tratamenduarekin lotutako eskubideak baliatzeko eskaerak kudeatu ahal izateko.

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

  • Lege obligazioa betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.

Hartzaileak

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Zure datu pertsonalak ez dira lagako, nola eta ez den beharrezkoa lege obligazioak betetzeko, kanpo hornitzaileek zerbitzua eman ahal izateko, eta datu tratamendu honi eta haren xedeei lotutako zerbitzuei babes emateko.

Datuak kudeatzeak ez du eskatzen datuon nazioarteko transferentziak egitea.

Nazioarteko transferentziak

Bidaltzen ditugu zure datuak Europar Batsunetik kanpo?

Datuak kudeatzeak ez du eskatzen datuon nazioarteko transferentziak egitea.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak gorde egingo dira pertsona horrek bere eskubideak baliatzeko prozesuak iraun bitartean, eta, ebatzi ostean, blokeatu egingo dira. Eta halaxe jarraituko dute, harik eta datuen tratamendutik eratorritako erantzukizunak eskatzeko preskripzio epea etorri artean.

Erakundeko langile espezifikoek bakarrik izango dute blokeatutako datuetarako sarbide murriztua.

Eskubideak

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edozer pertsonak du eskubidea baieztapen bat jasotzeko, baldin eta DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA pertsona horren datu pertsonalak tratatzen ari baldin bada.

Hala, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzekoa ere; halaber, datu horiek ezabatzeko ere eskatu ahal izango dute, besteak beste, ez badira beharrezkoak bere garaian jaso ziren xederako.

Inguruabar batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko lirateke.

Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote datuen tratamenduari. Hala denean, erakundeak datuak tratatzeari utziko dio, halabeharrezko arrazoi legitimoen kasuan edota erreklamazio posibleak egikaritzean edo defendatzean izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEARI helarazitako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eskuratzeko, beren kabuz deskargatzeko edota Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Interesdunak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, goian adierazitako helbideetara jota.

Pertsonak iritziko balio bere eskubideak ez direla behar bezala artatu, eskubidea izango du erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurrean, www.avpd.es webgunean adierazitako posta helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak, teknikoak eta antolaketarekin lotutakoak, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan jasotakoak izango dira, zeinak deskribatuta ageri baitira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen datuen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan.