Kudeaketari eta administrazioari dagokiona

Arduraduna

Nor arduratzen da zure datuak tratatzeaz?

  • DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA
  • IFK: G20079703
  • Eskubideak baliatzeko posta helbidea: Egigurendarren kalea, 2 behea, 20060, Eibar, Gipuzkoa
  • Eskubideak baliatzeko helbide elektronikoa: debabarrena@debabarrena.eus.

Xedea

Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?

DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEAK honako helburu hauekin tratatzen ditu zure datu pertsonalak:

  • Mankomunitatearen gobernu organoen deialdia kudeatzeko, saioetako aktak egiteko, dokumentuak banatzeko eta jakinarazteko, presidentetza dekretuak eta eskuordetutako ebazpenak jasotzeko eta sinatzeko, eta akordioak, dekretuak eta ebazpenak transkribatzeko akta liburuetan.
  • Erregistroan jasotako dokumentuak izendatzeko eta sarrera eta irteera liburuak osatzeko.
  • Jasotako idatzien eta komunikazioen berri uzteko.
  • Zerbitzu publikoen funtzionamendu normalaren edo anormalaren ondorioz, ondasunetan edo eskubideetan izandako lesioengatiko kalte ordainen erreklamazioak kudeatzeko.
  • Entitatearen alorrei lege aholkularitza emateko.
  • Mankomunitatea parte duten prozedura judizialak eta/edo administratiboak kudeatzeko.
  • Mankomunitatearen gobernu organoen kide hautetsien erregistroa kudeatzeko.
  • Mankomunitatearen jarduera ekonomiko-finantzarioa fiskalizatzeko.
  • Mankomunitatearen eskubideak, diru sarrerak, gastuak eta ordainketak kontabilizatzeko.
  • Aurrekontuaren urteko likidazioa eta urteko kontu orokorrak prestatzeko.
  • Bitartekaritza lanak egiteko Mankomunitatearen eta jarduera ekonomiko-finantzarioa fiskalizatzeko kanpo organoen artean.
  • Mankomunitateak esleitutako zerbitzuak emateagatik hartutako obligazioen ordainketa kudeatzeko.
  • Mankomunitatearen kide diren udalei zerbitzua emateagatiko kuoten ordainketak kontrolatzeko.

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

  • Lege obligazioa betetzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.c) artikulua.
  • Botere publikoa egikaritzea: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikulua.
  • Oinarrizko interes publikoa: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 9.2.g) artikulua.

Erreklamazioak egitea eta defendatzea:

  • Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 9.2.f) artikulua.
  • 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen Dituena.
  • 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
  • 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, toki erakundeen antolaketa, funtzionamendua eta araubide juridikoa onesten duena.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
  • 429/1993 Errege Dekretua, martxoaren 26koa, Herri Administrazioen prozedurei buruzko Araudia onesten duena, ondare erantzukizunaren alorrean.
  • 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunaren, informazio publikoa eskuratzeko bidearen eta gobernu onarena.
  • 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa.
  • 2/2004 Legegintzako Errege Dekretua, martxoaren 5ekoa, Toki Ogasunak Arautzen dituen Legearen Testu Bategina onartzen duena.
  • 21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.
  • 13/2014 Foru Araua, azaroaren 17koa, Toki Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun neurriak Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatzeko foru berezitasunari buruzkoa.
  • 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa.
  • 5/2013 Foru Araua, ekainaren 12koa, Bizkaiko Toki Erakundeen aurrekontu egonkortasunari eta finantza iraunkortasunari buruzkoa.

Hartzaileak

Nori jakinarazten dizkiogu zure datuak?

Zure datu pertsonalak ez dira lagako, nola eta ez den beharrezkoa lege obligazioak betetzeko edo kanpo hornitzaileek zerbitzua eman ahal izateko.

Nazioarteko transferentziak

Bidaltzen ditugu zure datuak Europar Batsunetik kanpo?

Datuak kudeatzeak ez du eskatzen datuon nazioarteko transferentziak egitea.

Gordetzea

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Biltzeko xedea betetzeko behar den denbora guztian gordeko dira datu pertsonalak, baita haietatik erator litezkeen erantzukizun posibleak zehazteko ere, eta artxibo eta dokumentazioko araudian ezarritako aldietan ere gorde beharko dira.

Ikus-entzunezko materiala zabaltzearekin lotutako datuak gorde egingo dira, harik eta interesatuko pertsonak tratamenduari uko egin arte; horrek ez dio kenduko DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEARI edukiak eguneratzeko eta ezabatzeko ahalmena.

Eskubideak

Zein dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

Edozer pertsonak du eskubidea baieztapen bat jasotzeko, baldin eta DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA pertsona horren datu pertsonalak tratatzen ari baldin bada.

Hala, interesdunek beren datu pertsonalak kontsultatzeko aukera izango lukete, baita zehatzak ez diren datuak zuzentzea edo ezabatzea eskatzekoa ere; halaber, datu horiek ezabatzeko ere eskatu ahal izango dute, besteak beste, ez badira beharrezkoak bere garaian jaso ziren xederako.

Inguruabar batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduak mugatzeko eska dezakete. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko soilik gordeko lirateke.

Kasu batzuetan, eta egoera partikular bakoitzarekin erlazionatutako arrazoiengatik, interesdunek aurka egin ahal izango diote datuen tratamenduari. Hala denean, erakundeak datuak tratatzeari utziko dio, halabeharrezko arrazoi legitimoen kasuan edota erreklamazio posibleak egikaritzean edo defendatzean izan ezik.

Interesdunek datuen eramangarritasuna eskatu ahal izango dute, DEBABARRENA ESKUALDEKO MANKOMUNITATEARI helarazitako datuak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean eskuratzeko, beren kabuz deskargatzeko edota Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatetik beste erakunde batera transmititzeko.

Interesdunak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, goian adierazitako helbideetara jota.

Pertsonak iritziko balio bere eskubideak ez direla behar bezala artatu, eskubidea izango du erreklamazio bat aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentziaren aurrean, www.avpd.es webgunean adierazitako posta helbidean eta/edo helbide elektronikoan.

Segurtasuna

Ezarritako segurtasun neurriak, teknikoak eta antolaketarekin lotutakoak, Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan jasotakoak izango dira, zeinak deskribatuta ageri baitira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatearen datuen babeserako eta informazioaren segurtasunerako politika osatzen duten dokumentuetan.

Puntu morea