2021eko gaikako bilketaren inguruko balantzearen txosten grafikoa herritarren eskura

2022ko martxoaren 10a

Mankomunitateak 2021eko gaikako bilketaren inguruko txosten grafikoa sortu eta herritarren eskura jarri du, herritarrek modu ulerterratzean izan dezaten eskualdeko birziklapen datuen berri.

Gaikako bilketa sustatzeko helburuarekin, Mankomunitateak eskualdeko datuen inguruko datuak gizarteratu nahi ditu, birziklapen ohitura egokien kontzientzia areagotzeko asmoz, informazioa zabaltzeko. Horregatik, 2021eko gaikako bilketaren inguruko datuak grafikoki jasotzen dituen txostena osatu du Mankomunitateak, herritarrek eskualdeko birziklapen ohituren bilakaeraren berri izan dezaten modu ulerterrazean.

Iosu Arraiz, Mankomunitateko lehendakariak azaldu duenez, “hilabetero eskegitzen ditugu eskualdeko gaikako bilketaren inguruko datuak webgunean, edonork kontsultatu ahal izateko. Dena den, datu asko direnez, batzuetan zaila izan daiteke interpretatzea edo datu zehatzak aurkitzea. Horregatik, gardentasunaren aldeko ariketan, gaikako bilketari dagokionean gure eskualdean 2021eko argazki orokorra zein den guztiok jakin dezagun, herritarren eskura jarri da 2021 urteko gaikako bilketaren balantzea jasotzen duen txostena, modu grafikoan eta errazean herritarrek informazio osoa izan dezaten: azken urteetan gaikako bilketak izandako bilakaera, zatiki bakoitzaren egoera, herriz herriko gaikako bilketaren bilakaera, etab.”

Txostena eskuragarri dago debabarrena.eus webgunean eta hemen.

Gardentasuna lehentasun

Debabarrena eskualdeko herritarrek debabarrena.eus webgunean aurkitu dezakete Mankomunitatearen inguruko informazio guztia, gardentasun osoz atalka sailkatuta dagoena. Mankomunitatea ere herritarren eskura dago 943 700 799 telefonoan.


Puntu morea