Azken urtean 27.560 kg pneumatiko bildu dira Debabarrenako garbiguneetan

2022ko apirilaren 7a

Azken urtean 27.560kg pneumatiko bildu dira eskualdeko garbiguneetan, eta Mankomunitateak Desguaces Lezo enpresari esleitu dio jasotako pneumatikoen birziklapenaren kudeaketa.

Debabarrenako Mankomunitateak erabiltzen ez diren pneumatikoak eskualdean dauden lau garbiguneetan jasotzeko zerbitzua eskaintzen du, erabiltzaile eta hilabete bakoitzeko 5 pneumatiko uzteko mugarekin. 1.400 mm-tik beherako diametroko motorren, autoen eta furgoneten pneumatikoak utzi daitezke, betiere, haguneengandik eta zati metalikoengandik bereizita, Debabarreneko HHSak kudeatzeko ordenantzaren 30. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Azken urteotan, garbiguneetan pneumatiko kopuru handia bildu da: 2018an 33.600kg, 2019an 26.680kg, 2020an 28.860kg eta, azken urtean, 2021ean 27.560kg.

Jasotzen diren pneumatikoak birziklatzeko, Gobernu Batzordeak martxoaren 30ean onartu zuen garbiguneetan biltzen diren pneumatikoen birziklapena kudeatzeko zerbitzua Desguaces Lezo enpresari esleitzea bi urtez, 14.520 euroko prezioan, 242 euro enpresa esleipendunak kudeatutako tona bakoitzeko.

Pneumatikoak garbigunetik kanpo uztea: arau-hauste larria edo oso larria

Oraindik ere badaude erabiltzen ez diren pneumatikoak garbiguneen kanpoaldean edo zirkulazio gutxiko errepideen ondoan uzten dituzten pertsonak. “Pneumatikoak gune horietan uztea arau-hauste larri edo oso larri gisa tipifikatuta dago, ingurumenari kalte egin zaion ala ez kontuan hartuta. 600 euro eta 45.000 euro bitarteko isuna ekar dezake”, gogorarazi dute Mankomunitatetik.

Hori horrela, Mankomunitateak herritarrei eskatzen die erabiltzen ez dituzten pneumatikoak izanez gero, garbiguneetan utz ditzatela, ingurumenean kalterik ez eragiteko eta birziklatu ahal izateko.

 

 


Puntu morea