Debabarrena eskualdeko mankomunitateak 13 milioi eurotik gorako aurrekontua onartu du

2018ko urtarrilaren 4a

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 13.157.166 euroko aurrekontua onartu du 2018. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 8.724.505 euro baita, aurrekontuaren % 66 baino gehiago. Atal horretan, nabarmentzekoa da hondakinen altako kudeaketagatik Mankomunitateak GHKri ordaindu beharreko 3.401.976 euroko zenbatekoa.

Debabarrena Eskualdeko Mankomunitateak 13.157.166 euroko aurrekontua onartu du 2018. urterako. Ahalegin ekonomiko nagusia hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratutako partidetan ikusten da, partida horien zenbatekoa 8.724.505 euro baita, aurrekontuaren % 66 baino gehiago. Atal horretan, nabarmentzekoa da hondakinen altako kudeaketagatik Mankomunitateak GHKri ordaindu beharreko 3.401.976 euroko zenbatekoa. Honako hauek ditugu birziklatze-alorreko beste partida garrantzitsu batzuk: 1.021.1637 euroko partida, mankomunitateak inbertsio gisa baliatuko duena albo-kargako bi ibilgailu biltzaile erosteko 626.780 euroko zenbatekoaz eta kale-garbiketako bi makina erosteko 316.911 euroko zenbatekoaz; 201.121 euroko partida paper eta kartoiaren gaikako bilketarako; eta ontzien bilketara bideratutako 195.909 euroko partida. Arcadio Benítez mankomunitatearen presidenteak nabarmendu duenez, “2018ko aurrekontuak argi uzten du birziklapenean aurrera egitea dela lehentasuna, 2017an lortutako hobekuntzak sendotzeko eta alor horretan Europako helburuetarantz aurrera egiteko”.Aipatutakoez gain eta datu esanguratsu gisa, txarteldun edukiontzien sistema Ermuko, Mallabiko, Elgoibarko eta Mendaroko udalerrietan ezarriko dela aipa daiteke, eta 2018an paper eta kartoiaren eta ontzien igluen bilketa-maiztasuna gehituko egingo dela.

Diru-sarreren atalari dagokionez, baliabideen iturri nagusia udalek ordaintzen dituzten kuotek osatzen dute, kuota horiek hondakin-kudeaketako eta kale-garbiketako zerbitzuek eragiten duten kostua ordaintzeko dira. Kontzeptu horiek direla-eta, mankomunitateak 12.472.219 euro jasotzen ditu guztira, diru-sarrera horiek nagusiki Ecoembes enpresari fakturatutako eta paper-salmentari dagozkion diru-kopuruekin osatzen direlarik, hau da, 604.317 euro, baita Eibarko Udalak egindako 80.630 euroko ekarpenarekin ere, udalerri horretan kartelak kendu eta herriko fatxadak garbitzeagatik.

AURREKONTUA, GUZTIRA

12.472.219 + 684.947 (Ecoembes, papera eta Eibar)= 13.157.166

 


Puntu morea